Ispasterren Basoen Nazioarteko Eguna ospatuko da domekan
Domekan [martxoak 7], Basoen Nazioarteko eguna ospatuko da Ispasterren. Udalak naturarekin duen konpromisoa indartzeko 6-13 urte bitarteko zuhaitzak landatuko ditu. 9:30ean Herriko Plazan elkartuko dira eta Ogellara hondartzara joango dira. Bukaeran, Gurutze Gorriak prestatutako sopresa bat egongo da.