Giro bikaina Ondarroan Naberan Krosaren zazpigarren edizioan
Gaur [martxoak 7] 270 korrikalarik hartu dituzte Ondarroako kaleak: 160 lasterketa handian eta 110 ertainean eta txikian.
Gaur [martxoak 7], Ondarroak giro bikaina eta kirolaria nagusitu da herriko kaleetan. Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatutzen duen Jose Mari Naberanen omenezko VII. herri krosak ez du izaera lehiakorra, izaera herrikoia eta “inklusiboa” duen lasterketa da. Guztira 270 parte hartzailek izan ditu krosak, 160 nagusi eta 110 ume lasterketa ertain eta laburrean.
Naberan Krosa, herrira are gehiago hurbildu nahi izan dute antolatzaileek eta horregatik, pasaden urtetik bezala, Ondarroako Alde Zaharrean hasi eta amaitu da ibilbidea. Bidean partaideek ez dute txaloak eta animoak faltan izan, eta ondarrutarrek bide bazterrak bete dituzte.
5 kilometroko, itzuli bakarreko, lasterketan, bizkorrena Julen Etxebarria Urrosolo izan da gizonezkoetan 15:23eko denboragaz eta Idoia Nogales Alberdi emakumezkoetan 18:26koagaz. 10 kilometrokoan, berriz, Ioana Osa Larruzea gailendu da 40:20ko markagaz eta mutiletan, Jon Flores Elicegui izan da bizkorrena atzetik aurrerako lasterketa eginez 34:22ko denboragaz.
Gainera, izena eman duten parte hartzaile guztien artean zozketak egin dituzte, krosaren laguntzaileek honetarako bideratu dituzten produktuekin.
10 kilometro, gizonak:
-
Jon Flores Elicegui: 34:22
-
Ander Borrego Aranzabe: 34:24
-
Xabier Gonzalez Goti: 34:31
10 kilometro emakumeak:
-
Ioana Osa Larruzea: 40:20
-
Larraitz Torrontegui: 40:57
-
Cristelle Duperrain: 41:07
5 kilometro gizonak:
-
Julen Etxebarria Urrosolo: 15:23
-
Jon de la Cuesta Barrutia: 15:43
-
Josu Azkonaga Maiztegi: 17:06
5 kilometro emakumeak:
-
Idoia Nogales Alberdi: 18:26
-
Nahia Ibarzabal Gisasola: 20:01
-
Janire Azpiazu Okamika: 21:20