Berriatuak biribilgune berri bat izango du bide-segurtasuna hobetzeko
Arintasuna hobetuko da, seinaleak berrituko dira eta abiadura 30 eta 40 km/h-ra egokituko da.
Bizkaiko Foru AldundiaBizkaiko Foru Aldundia Berriatuako udalerriak biribilgune bat izango du bide-segurtasuna hobetzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak aipatu du helburua BI-633 bidea hobetzea dela. Jarduketarik nabarmenena Zelaieta – Zeharbide kalean biribilgune bat eraikitzea izango da, trafikoaren abiadura murriztuko duena eta oinezkoen joan-etorriak erraztuko dituena. Arintasuna hobetuko da, seinaleak berrituko dira eta abiadura 30 eta 40 km/h-ra egokituko da, tartearen arabera.
Gainera, autobus geltokiak gaurkoratuko dira eta bide zorua berriztatuko dite. Bizkaiko Forua Aldundiaren inbertsioa 2,48 milioi eurokoa izango da.