Berriatuak biribilgune berri bat izango du bide-segurtasuna hobetzeko
Arintasuna hobetuko da, seinaleak berrituko dira eta abiadura 30 eta 40 kilometro ordukora egokituko da.
Bizkaiko Foru AldundiaBizkaiko Foru Aldundia Berriatuako udalerriak biribilgune bat izango du bide-segurtasuna hobetzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak aipatu du helburua BI-633 bidea hobetzea dela. Jarduketarik nabarmenena Zelaieta – Zeharbide kalean biribilgune bat eraikitzea izango da, trafikoaren abiadura murriztuko duena eta oinezkoen joan-etorriak erraztuko dituena. Arintasuna hobetuko da, seinaleak berrituko dira eta abiadura 30 eta 40 kilometro ordukora egokituko da, tartearen arabera.
Gainera, autobus geltokiak gaurkoratuko dira eta bide zorua berriztatuko dite. Bizkaiko Forua Aldundiaren inbertsioa 2,48 milioi eurokoa izango da.