Euskal Herriko eta Kataluniako eskoletako 100 neska inguruk parte hartu dute VIII. nesken zesta-punta txapelketan
Zapatuan [martxoak 7] VIII. nesken zesta-punta txapelketako finalak jokatu ziren. Antolakuntzatik adierazi dute giro ezin hobean, eta parte-hartzaileen mailaren pare ospatu zirela. Txapelketan, Euskal Herriko eta Kataluniako eskoletako 100 neska inguruk parte hartu zuten.
Antolatzaileak aipatu dute “harro” daudela harrobiarekin, eta etorkizun “loriatsua” irudikatzen dutela.