Gizaburuagako Udalak herritarren eskura jarriko ditu ortu munizipalak jartzeko lursailak
Lursailak erabili nahi dituen herritarra udalarekin jarri beharko da harremanetan.
Gizaburuagako Udalak ortu munizipalak jartzeko Larraigana atzean dauden lursailak herritarren eskura jarriko ditu; lursail hauek bidegorriaren ondoan daudela zehaztu du udalak.
Interesa duen herritarra udalarekin jarri beharko da harremanetan martxoaren 20a baino lehen, eta zalantzaren bat duenak ere, bide bera erabili beharko du. Horretarako, 94 684 25 86 telefono zenbakira deitu beharko da.
Interesa duen herritarren kopurua jakitean Gizaburuagako Udala arduratuko da traktora pasatu eta lursailak prestatzeaz. “hortik aurrerako kudeaketa eta zaintza erabiltzaileak berak egin beharko ditu,eta erramintak ere norberarenak erabili beharko dira”, nabarmendu dute udaletik. Horrez gain, herritarren eskura jarritako lursailetan ezingo da zuhaitzik landatu, ezta legez kanpoko landarerik ere.
Hasiera batean lurrak bi urterako emango diren arren, epea pasa ostean luzapena eskatu ahalko da udalak horrela erabakiz gero.