Udalak Gazte Plana aurkeztuko die lekeitiarrei
Zapatuan [martxoak 14] izango da aurkezpena eta horren ostean, 'Zauria' gazte talde lekeitiarraren kontzertua egongo da.
Lekeitioko Udala Gaztiok, Lekitton bixi? proiektua kaleratuko du zapatu honetan [martxoak 14]. Lekeitioko 18 eta 30 urte bitarteko gazteekin elkarlanean egon dira Gazte Plana egin ahal izateko. Bertan, gazteek herrian bizi dituzten kezkak, erronkak eta aurrera begirako konponbiderako ekintzak batu dira. Prozesu osoa gazteen parte-hartze aktiboan oinarritu da, gazteak beraiek izanik planaren subjektu nagusiak.
Zapatuan, 12:00etatik 13:30ra arte Eskolapeko erakuskesta aretoan, Gazte Planeko ondorioen erakusketa egingo da. Arratsaldean, 19:00tan leku berberean, Eskolapeko erakusketa aretoan, Gazte Planeko ondorioen aurkezpena egingo da, eta horren ostean, 20:00tan Eskolapeko limoneroan Zauria gazte talde lekeitiarraren kontzertua egongo da.