Zaporeak elkarteak elikagaiak biltzeko kanpaina jarri du martxan Mutrikun
Martxoaren 13ra [barikua] arte egongo da aukera Lesboseko kanpamenduetako errefuxiaetuentzat izango den janaria uzteko.
Zaporeak elkarteak elikagaiak biltzeko kanpaina jarri du martxan Debabarreneko udalerrietan, Lesbos uharteko kanpamenduetan bizi diren errefuxiatuei eramateko.
Janari bilketa martxoaren 9an hasi zen eta barikura [martxoak 13] arte egongo da janaria uzteko aukera. Mutrikun arrain-kontserbak bilduko dituzte herriko ikastetxeetan eta dendetan, eta udaletik janari bilketan parte hartzeko deia egin die herritarrei.
Hala ere, janari bilketaren bidez laguntzeaz gain, bazkide eginez edo dohaintza bidez laguntzeko aukera ere bagadoela gogorarazi dute elkarteko kideek, www.zaporeak.eus webgunearen bitartez.