Materia ilunari buruz ariko dira Zientziaren Giltzak Elkarteak antolatutako hitzaldian
Ondarroako Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, Ivan Esteban Muñoz fisikariak 'Materia iluna argitzen' hitzaldia eskainiko du astelehenean.
Ondarroako Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta Materia iluna argitzen hitzaldia eskainiko du astelehenean Ivan Esteban Muñoz fisikari, irakasle eta ikertzaileak. Hitzordua Kofradia Zaharrean izango da, 18:30ean.
Gaur egungo kosmologiaren galdera nagusienetako bati helduko dio hizlariak: “zertaz osatuta dago Unibertsoa?”. Izan ere, Estebanek adierazi duenez, egungo teoria kosmologikoen arabera, Unibertsoa materia ilunez beteta dago; ikusezina da, eta materia arrunta baino bost aldiz ugariagoa dela uste dute zientzialariek.
Fisikaren legeak erabiliz Unibertsoaren konposaketa nola aztertzen den azalduko du hizlariak: “Planeten mugimendutik hasita, Galaxia osoaren mugimendua behatuko dugu, zerbait ez datorrela ondorioztatuz. Pixkanaka pixkanaka, materia ilunaren teoriara iritsi ziren hainbat behaketa miatuko ditugu, gaur gun materia iluna bilatzeko eraiki diren laborategi erraldoietara ailegatu arte. Proposatutako beste teoria batzuk ere, haien arrakasta eta arazoekin, aztertuko ditugu”.