Sendabelarren tailerra antolatu dute Lekeition ume eta familientzat
Zapran Guraso Elkarteak eta Lekeitioko Udalak antolatutako jarduerak domekan egingo da, sendabelarren ezagutza lantzeko.
Sendabelarren inguruko jarduerak antolatu dituzte martxoan Lekeition, umeek eta familiek landare sendagarrien ezagutza gertutik ezagutzeko aukera izan dezaten. Ekimen hau Zapran Guraso Elkarteak eta Lekeitioko Udalak bultzatu dute.
Lehenengo saioa martitzenean [martxoak 10] egin zen eskolan, eta bertan eskolako umeekin sendabelarren ezagutza eta landaketa tailerra egin zen. Helburua da ikasleek sendabelarren erabilera eta ezaugarriak ezagutzea, eta aldi berean landareak lantzen ikastea.
Bigarren jarduera domekan [martxoak 15ean] izango da, 11:00etatik 13:00etara, eskolako patioan, eta familiei zuzendutako saioa izango da. Bertan sendabelarrak familian lantzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, eta jarabea eta freskagarria prestatuko dituzte sendabelarrekin.
Antolatzaileek parte-hartzaileei kristalezko zuku-poto txiki bat ekartzeko eskatu diete jarduerara.
Tailerra Mentxu Amunategiren eskutik egingo da, sendabelarren munduan aditua den gidariaren laguntzarekin. Jardueraren helburua naturako baliabideak ezagutzea eta sendabelarren erabilera tradizionala familietan zabaltzea da.