Martxoaren 21ean egingo dute Lea-Ibarreko kantu bazkaria
Lea Ibarreko Udal Mnakomunazgoak kantu bazkaria antolatu du martxoaren 21erako. Bazkariko tiketak salgai daude martxoaren 16ra arte.
Lea Ibarreko herritarrek hitzordu “berezia” izango dute martxoaren 21ean [zapatua], 14:30ean, Epermendi jatetxean, Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak antolatuta. Bazkariko tiketak salgai daude Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto eta Mendexako udaletxeetan, martxoaren 16ra [astelehena] arte.
Abestien bueltan batuko dira Lea Ibarreko herritarrak, eta EinGO taldea ere egongo da giroa bertozeko. Menuari dagokionez, hurrengoa izango da: Bakailao entsalada, askotariko frijituak, otarrainxka egosiak, legatza plantxan gulekin, txerri-masailak, tarta eta izozkia, kafea eta txupitoa, eta urteko ardoa, sagardoa eta ura. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bazkariak 40 euro balioko ditu.