Martxoaren 21ean egingo dute Lea Ibarreko kantu bazkaria
Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak kantu bazkaria antolatu du martxoaren 21erako. Bazkariko tiketak salgai daude martxoaren 16ra arte.
Lea Ibarreko herritarrek hitzordu “berezia” izango dute martxoaren 21ean [zapatua], 14:30ean, Epermendi jatetxean, Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak antolatuta. Bazkariko tiketak salgai daude Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto eta Mendexako udaletxeetan, martxoaren 16ra [astelehena] arte.
Abestien bueltan batuko dira Lea Ibarreko herritarrak, eta EinGO taldea ere egongo da giroa berotzeko. Menuari dagokionez, hurrengoa izango da: Bakailao entsalada, askotariko frijituak, otarrainxka egosiak, legatza plantxan gulekin, txerri-masailak, tarta eta izozkia, kafea eta txupitoa, eta urteko ardoa, sagardoa eta ura. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bazkariak 40 euro balioko ditu.