"22, 21, 11" diska argitaratu du TU-K taldeak
Zazpi kanta berrik osatzen dute diska, eta abestiek "indarra" dutela argitu dute TU-K taldeko kideek. Beraien artean "ezberdinak" direla konturatu dira, eta "ilunak, transiziozkoak eta dantzagarriak" izan daitezkeela aurreratu dute.
TU-K taldeko kideakIzar Aranbarri TU-K taldeak 80. hamarkadan hasitako bideari jarraipena eman dio disko berri batekin. “22, 21, 11” diskarekin datoz oraingoan, izen “zirikatzailea” duen zazpi kantako bidumarekin. Ondarroan jaiotako taldeak 2024an berreskuratu zuen urte luzez atseden hatzen utzi zuten proiektua, eta urte horretan egin zuen itzuleraren arrazoiak argitaratzeko unea izan da: Maketa bi genituen eta zintan bakarrik grabatuta zeudenez, hauek galtzeko beldurra genuen. Pena handia ematen zigun kanta horiek galtzeak, eta orduan kantak berreskuratu, estudioan sartu, grabatu eta binilo bat egin genuen”.
Maketa horrek izandako harrera ona izan zen, beraz, diska hau ateratzeko behar zuten bultzada: konturatu ginen badagoela honelako musika gustuko duen gazte mugimendu bat: Post-punka eta musika alternatiboaren jarraitzaileak direnak. Hori ikusita, pena handia eman zigun proeiktua berriro ere gelditzea. Orduan, Josuri kanta berriak sortu eta disko bat ateratzeko proposamena egin nion”. 2024ko maketa berreskuratze prozesu bat izan zen, baina “oraingo honetan, kanta guztiak berriak dira”. Txomin Uribe kideak adierazi duenez, diskan “denetarik dago, eta erantzun ona izaten ari da”.
Melodia eta doinu gogoangarriak eskeini zituen taldeak urte luzez, jendearen memorian geratu zirenak. Ildo beretik jarratitu dute disko berrian, hala ere, aldaketa asko egon direla aitortu du Uribek: “Diska entzun eta badakizu TU-K dela, baina aldaketa egon da. Orain arte ausartzen ez ginen gauzak egiteko pausoa eman dugu“. Markel Uribek aldaketa eta berritze hauetan eragina izan duela aitortu dute, “beste toke bat” eman diola. Diskoan beraz, jarraitzaileek kanta minimalistak, soinu poperoagoak edo funk doinuak aukituko dituzte: “Zergatik ez?“. Abestiek “indarra” dutela argitu dute, beraien artean “ezberdinak” direla konturatu dira, eta “ilunak, transiziozkoak eta dantzagarriak” izan daitezke.
Aitortu dutenez, lanketa handia egin dute entzuleei ahalik eta diskarik onena eskaini ahal izateko. Kanta askok “sinpleak eman arren, barruko lan handia dutela” adierazi dute: “Gauzak asko sakonduta eta ondo pentsatuta egin ditugu, eta emaitzarekin oso gustora gaude”.
TU-K taldea ez da bakarrik aritu sortze-prozesuan. Hitzak Josu Aranbarrik, Txomin Uribek, Kirmen Uribek eta Josu Eizagirrek idatzitakoak dira. Ahotsetan, Uriberen ahotsak beste zeinbat izan ditu lagun: Ixiar Oreja, Jon Salinas eta Izar Aranbarri.
Korrika amaitzen den egunean bertan, martxoaren 19an, diskaren aurkezpena egingo dute Berlinen. Horren ostean Euskal Herrira bueltatu eta zenbait kontzertu emango ditzute kanta berriak aurkezteko eta hainbeste itxaron duten itzulera ospatzeko. Herrian jotzeko gogoz agertu dira ondarrutarrak: “Deitzen badigute eta aukera bada, jotzeko prest gaude”.
TU-K taldearen disko aurkezpeneko datak
- Berlin. Martxoak 29, K-19n.
- Bremen. Apirilak 2, Musikerverein Kulturbunker-Vulkan.
- Donostia. Apirilak 24, DabaDaban.
- Bilbo. Maiatzak 9, Biran.
- Pasaia. Ekainak 27, Bixin.