
Gaur hasi da euskararen aldeko lasterketa Atharratzen, eta Bilbon amaitu bitartean –hilaren 29an–, 'Euskara gara' lelopean, askotariko eragileak elkartuko ditu Korrikak. Lehenengo kilometroa Euskal Irratietako ordezkariek eroan dute. Martxoaren 25ean eskuz esku ibiliko da lekukoa Mutrikun eta Lea-Artibain.

Film laburren zirkuitu ibiltaria da Laburbira eta, urtez urte, "euskaraz sortu eta ekoitzitako lanen bilduma eskaintzen die herritarrei". Busturialdeko eta Lea-Artibaiko herritarrek ikus-entzunezkoen bilduma ikusteko aukera izango dute asteburuan.

Esperientzia pertsonaletik abiatuta, seinaleak, mezuak eta beste plano batzuetako bizipenak ulertzeko 'Avisos del otro lado' liburua argitaratu du Arantza Ibarrak. Ondarroako Idiakez liburu dendan aurkeztuko du zapatuan, 12:00etan.

Udalak jakinarazi du VMPen erregistroa, aseguruak eta identifikazioa derrigorrezkoak izango direla eta 2027tik aurrera zirkulazio baldintzak zorrotzagoak izango direla.

Zazpi kanta berrik osatzen dute diska, eta abestiek "indarra" dutela argitu dute TU-K taldeko kideek. Beraien artean "ezberdinak" direla konturatu dira, eta "ilunak, transiziozkoak eta dantzagarriak" izan daitezkeela aurreratu dute.

Greenpower Iberiak antolatutako proban "emaitza positiboak" lortu ditu Abixaran Potx Eiñ Arte taldeak: iaz baino bira gehiago egin dituzte eta abiadura handiagoa lortu dute.

Udalak egindako lanak, Foru Aldundiaren proiektua eta herritarren ekarpenak izango dira hizpide.

Euskal Wikiemakumeok antolatuta Ondarroako emakumeek 1936ko gerran jasandako errepresioari buruzko mahai-inguruan batu ziren atzo Etxelilan.

Egitarauak bakarrizketak, bertso saio literarioa, antzezlana eta ipuin eta marrazki lehiaketako sari banaketa biltzen ditu.