'Txepeldunak' antzezlanak arrakasta izan du Berriatuako martxoko literatur agendan
Martxoko literatur agendaren baitan, asteburuan Txepeldunak antzezlanaz gozatzeko aukera izan da, eta harrera bikaina izan du. Zubia izan arren, ume zein nagusi bertaratu dira, eta antzerkia eta bertsoa uztartzen dituen emanaldi “bereziaz” disfrutatu dute.
Emanaldiak “giro atsegina” sortu du, publiko anitza elkartuz eta literaturaren inguruko ekintzek duten indarra berriro ere agerian utziz. Parte-hartzea handia izan da, eta ikusleek balorazio oso positiboa egin dute.
Gaur [martxoak 23] arratsaldean emango zaio amaiera martxoko literatur agendari, ipuin eta marrazki lehiaketako sari banaketarekin. Ekitaldia 17:30ean hasiko da, Bideogelan, eta bertan banatuko dira azken asteotan egindako lanen aitortzak.