Berriatuko Udalak 11. ipuin eta marrazki lehiaketako sariak banatu ditu
Martxoko literatur astearen baitan 11. ipuin eta marrazki lehiaketako sariak banatu dituzte.
Ipuin eta marrazki lehiaketa sari banaketa. Berriatuko Udalak hamaikagarrenez antolatu du ipuin eta marrazki lehiaketa, eta atzo [martxoak 23] banatu zituzten sariak martxoko literatur astearen baitan. Marrazkiei dagokienez, Herria izan da gaia, eta ipuinak idazteko orduan berriz, modu librean aritzeko aukera izan dute parte hartzaileek.
Sariak. Ipuin lehiaketan lau kategoriatan banatu dituzte sariak. Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako irabazlea Markel Agirretxea Arantzamendi izan da Egunero ikasten da zerbait ipuinagaz; Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako irabazlea Izaro Burgoa Maddi eta mundu magikoa laganaz; 12 eta 15 urte bitartekoetan Onaia Lopez Carrilek eskuratu du saria Ondarroako isilpeko harribitxiak ipuinagaz; eta 16 urtetik gorakoetan Iñigo Legorburu Arregi Tubaburen Erromesaldia lana izan da saritua.
Marrazki lehiaketari dagokionez, sei sari banatu dituzte. Haur Hezkuntzako bosgarren mailan Aritz Ekiaga Camillo izan da irabazlea; Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailakoen artean Farah Llinca Badea; Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailakoen artean Izaro Lertxundi Almazo; Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailan Kattalin Galdos; 12 eta 14 urteko gaztetxoetan Araia Garcia Bereikua; eta 15 urtetik gorakoetan Idoia Berridi.
Horrez gain, Berriatuko Udaletik jakinarazi dutenez, atzoko ekitaldian parte hartzaile guztien artean opariak zozketatu ziren.