Lekeitioko kaleak "girotu" dituzte Iñigito Txapelpunk eta Txoriburu taldeek
Iñigito Txapelpunken eta Txoriburu taldeen kontzertua. Lekittoko Gazteak. Lekittoko Gaztiak taldeak hilabete osoko egitaraua antolatu du martxorako. Kirola eta kultura uztartuz, euskarari aipamen berezia egin diote antolatutako ekimenetan, Korrika aitzaki gisa hartuta.
Hala, zapatuan hilabeteko hirugarren ekimena eraman zuten aurrera. Hain zuzen ere, Iñigito Txapelpunk eta Txoriburu taldearen kontzertuak egon ziren San Jose elizaren aurreko plazan, eta “giro ederrean” igaro zuten zapatu gaua bertaratuek.