Markina-Xemein Lagunkoia taldeak haritzak banatuko ditu eguenean
Basoen Nazioarteko Egunaren harira Markina-Xemein Lagunkoia taldeak haritz zuhaixkak banatuko ditu eguenean [martxoak 26]. Hala, 10:00etatik aurrea Goikoportaleko iturriaren ondoan egongo dira haritzak banatzen; hala ere, euria eginez gero Plazaberripera lekualdatuko direla jakinarazi dute.