Asier Iturraldek 'Mutriku Gastronomika' komikia aurkeztu du
Euskal Herriko zazpi sortzailek 'Zazpikiak bat' komiki bilduma sortu dute. Asier Iturralde Gonzalez de Alaizak bildumako 'Mutriku Gastronomika' komikia aurkeztu du.
'Mutriku Gastronomika' komikiaren aurkezpena.Mutrikuko Udala. Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektutik sortu da Zazpikiak bat bilduma. Euskal Herriko zazpi sortzaileren artean ondu dute lana, eta Euskal Herriko herri ezberdinetako istorioak biltzen ditu. Hala, Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza Gastonek Mutriku Gastronomika lana aurkeztu zuen atzo [martxoak 24] Mutrikuko Merkatu Plazan.
Aurkezpenari Maria Oses Udalbiltzako kultur teknikariak eman zion hasiera, eta bertan egon zen baita ere Mikel Begoña komikigilea, Iturralderen aurkezpenari elkarrizketa forma emanez.