Aulestira helduko da 'Sahara. Lurralde okupatuak' argazki erakusketa
Euskal Fondoan bultzatuta barikuan [martxoak 27] Aulestira helduko da Luali Lebserren 'Sahara. Lurralde okupatuak' argazki erakusketa.
Euskal Fondoak udalen eskura jarri du Luali Lebserren Sahara. Lurralde okupatuak argazki erakusketa, eta barikuan [martxoak 27] Aulestira helduko da. Aulestiko udaletxeko hirugarren solairuan egongo da ikusgai martxoaren 30era [astelehena] arte. Euskal Fondoak adierazi duenez, erakusketaren helburua herritarrei Mendebaldeko Sahararen egoera politiko eta soziala hurbiltzea da, “baita bertako biztanleriak pairatzen duen eskubide urraketaren berri ematea ere”.
Martxoaren 27an [barikua] eta 30ean [astelehenean] goizez zein arratsaldez ikusi ahalko da erakusketa, udaletxean giltza eskatuta, eta martxoaren 28an [zapatua] eta 29an [domeka] 12:00etatik 14:00etara bitarte egongo da Lebserren argazkiak ikusteko aukera.