Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

"Euskara eguneroko erabaki bat da, egunero hartzen dugun hautua, egunero aktibatzen dugun konpromisoa"

Gazteak lehenengo lerrora ekarri nahi izan ditu 24. Korrikak, eta Euskal Herriko zazpi gaztek elkarrekin idatzi dute ekitaldetik mendebaldera Euskal Herria zeharkatu duen lekukoaren barruko maitasun eskutitzaren mezua.

24Korrika 24. Korrikaren mezuaren egileak.AEK
Aintzina Monasterio Maguregi
Lea-Artibai eta Mutriku
2026/03/30

Oihana Arana Cardenal, Leire Casamajou Elkegarai, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao, Oier Iñurrieta Garmendia, Aitzol Gil de San Vicente Pla, Xalbat Alzugarai Etxeberri eta Beñat Jusue Rosano gazteen hitzek ipini diote ahotsa 24. Korrikari. Eurak dira aurtengo mezuaren egileak, eta euren eskutik ailegatu zen lekukoa atzo eguerdian, Bilboko udaletxe aurrera. Sohüta, Urepele, Tutera, Hendaia, Barakaldo, Gasteiz eta Eskoriatzakoak dira euskal gazteriaren ordezkariek, eta AEKk gazteak lehen lerrora ekartzeko asmoz aukeratu dituenak.

24. KORRIKAREN MEZUA

Zorion eta esker oneko berbekin hasi zuten 24. Korrikaren amaierako ekitaldia; egun hauetan lanean ibilitakoak zein euskararen aldeko lasterketan, modu batera edo bestera, parte hartu duten herritarrak zoriondu zituzten, baita horiei guztiei eskerrak eman ere: “Eskerrik asko 24. Korrika horren parte hartzailea eta arrakastatsua egin duzuen euskaltzale guztioi. Herri oso bat bizirik sentiaraziko genuela esan genuen, eta lortu dugu”.

24Korrika

24. Korrikaren mezuaren egileak.AEK

Jarraian, zazpi gazteen artean irakurri zuten lekukoak ondo baino hobeto gorde duen mezua. Euskararen herriaren parte izan eta euskarara hurbiltzeko aldarrikapena zabaldu zuten. Euskara gara lelopean egin du bidea 24. Korrikak, eta komunitatearen ideia azpimarratu dute maitasun eskutitzean: “Euskara gara diogu, ez euskara naiz, eta irudikatzen dugu besoak zabalik dagoen gorputz baten gisa, zeinak leihoak dituen begietan”. Hizkuntzak “eraldaketarako tresnak” dira, eta horixe jaso dute: “Hizkuntzek leku bat ematen digute, bizi gaitezen. Euskarak herri hau eman digu, eta horregatik mintzo gara izateaz, egiteaz. Euskaraz egin egiten da, baina izatea ez da edozein gauza. Izatea egotea ere bada, nonbait mugimenduan, borrokan”.

Aurrekoei jasoa urrats berrietan ekarri dute, eta honaino heldu arren, “ez garela iritsi” adierazi zuten, eta elkarrekin aurrera egiteko gonbidapena luzatu du 24. Korrikaren mezuak: “Azalberrituta datoz munstro zaharrak, baina gorputz bat sortu dugu. Askotarikoa, konprometitua, indartsua. Eta gaur hemen badago, egongo da bihar ere. Euskara gara eta hemen gaude. Hemen gara eta euskaraz gaude. Aurrera goaz. Bazatoz?”

24Korrika

Jendetza batu zen atzo Bilbon.AEK

AEKren izenean, Lurdes Etxezarreta Artabek hartu zuen hitza, eta pizkunde berrirako bidean, gazteei zuzendu zitzaien: “Euskal Herriko gazte euskaldun eta euskaltzale guztiok hartu lekukoa, bagoaz zuekin pizkunde berri batera. Gazte eta ez horren gazte zareten guztioi, euskaltzale eta euskaldun guztioi, baita oraindik ere euskara ikasteko pausoa eman ez duzuenoi, ikasi eta praktikatu, praktikatu eta ikasi”. Euskaltegietako ateak zabalik dituztela gogoratu zien, eta hizkuntzarik ez duen herri bat ez dela herri izango nabarmendu zuen: “Euskara gara bai, euskararen herria gara, eta behin eta berriz esan dugu gure herrian badagoela guztiontzako lekua; berdin dio zein diren azal kolore, jatorri edo euskararekiko ezagutza. Denon artean eraikita egingo dugu gizarte zapalkuntza orotatik babestuko gaituen komunitate berdinzale eta zabala, Euskal Herri feminista, antiarrazista eta euskalduna”.

Etxezarretak esan bezala, Euskal Herriaren etorkizuna ezin da utzi borondate hutsaren esku: “Euskara eguneroko erabaki bat da, egunero hartzen dugun hautua, egunero aktibatzen dugun konpromisoa; denon ardura da, herritarrona, eragileena eta instituzioena”. Azpimarratu zuen ordezkari politikoei dagokiela babes juridiko eta politikoa ziurtatzea, baita euskara ikastea doakoa eta irisgarria izatea beharrezkoa dela ere, eta horrekin batera, euskararen ezagutzaren unibersalizazioan urratsak ematea zein erabilerarako espazioak sortzea, garatzea eta elkarlotzea: “Ez gara folklorea, euskara gara; Euskal Herri euskalduna da gure gutxieneko hizkuntza eskakizuna”.

Euskara babestu, euskaraz hitz egin, euskara ikasi eta euskaraz bizitzeko aldarria zabalduz amaitu zuten eguerdiko ekitaldia.

24Korrika

Bidane Baskaran atzo, Bilbon.AEK

Erlazionatutako edukia“Pizkundearen Korrika izan da, Pizkunde berri baterako lehenengo txinparta”Ekialdetik mendebaldera, Lea-Artibai eta Mutriku zeharkatu ditu euskarak

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.