Hiru bandera lortu ditu Ondarroak Bizkaiko Batel Txapelketan
Gazte mailako emakumezkoena eta gizonezkoena eta kimu mailako emakumezkoen kategoriako bandera eskuratu zituen Ondarroa Arraun Elkarteak atzo [martxoak 29], Sestaoko uretan. Isuntza Arraun Elkartea haur mailako emakumezkoen kategorian nagusitu zen.
Argazkia: Ondaroa Arraun Elkartea Sestaoko uretan aritu dira asteburuan Ondarroa eta Isuntzako arraunlariak, bertan lehiatu baita, beste behin, Bizkaiko Batel Txapelketa. Zapatuan [martxoak 28] sailkapen estropadak eginda, atzo [martxoak 29] erabaki ziren banderak. Ondarrutarrek hiru bereganatu zituzten: gazte mailan emakumezkoena eta gizonezkoena eta kimu mailako emakumezkoen kategoriakoa. Isuntza Arraun Elkarteak, berriz, bakarra lortu zuen, haur mailako emakumezkoetan.
Mundakak lortu zuen kimu mailako kategoria mistoko garaipena, 02:31,14 segundoko denboragaz, lanak Kaikuren (02:36,90) eta Itsasoko Amaren (02:43,28) aurretik amaituta. Ondarrutarrek laugarren bukatu zituzten lanak 02:49,45eko markagaz eta Arkotek itxi zuen sailkapena, 03:11,91koagaz. Emakumezkoen kimu mailan, ostera, Ondarroa izan zen onena: 02:28,59 behar izan zituzten. Atzetik sailkatu ziren Isuntza (02:37,51) eta Elantxobe (02:39,22). Kimu mailako gizonezkoetan, lekeitiarrek bigarren amaitu zuen (02:29,00) eta elantxobetarrek (02:56,06), laugarren. Busturialdekoek bandera irabazlea izan zen Zierbena baino ia 29 segundo gehiago behar izan baitzituzten proba amaitzeko.

Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak
Isuntzak eta Elantxobek ordezkaritza izan zuten haur mailako kategoria mistoan, eta maila ona erakutsita, bigarren eta seigarren amaitu zuten, hurrunez hurren. Elantxobe Arraun Taldekoek 05:36,14ko denboragaz gelditu zuten erlojua, proban nagusitu zen Itsasoko Amak baino sei segundo motelago. Isuntzak seigarren amaitu zituen lanak kategoria mistoan (05:45,22), baina emakumezkoetan bandera Lekeitiora eramatea lortu zuten, 05:27,77ko marka ezarrita. Itsasoko Amak (05:34,23) eta Ondarroak (05:35,40) osatu zuten podiuma. Atzetik sartu ziren Arkote (05:57,98), Mundaka (06:00,04), Deusto (06:04,15) eta Elantxobe (07:36,37).
Haur mailako gizonezkoen kategorian lehia estua egon zen arren, deustuarrak izan ziren azkarrenak, 05:15,08ko denboran gelditu baitzuten erlojua, Itsasoko Amak baino 75 ehunen azkarrago. Elantxobekoentzat izan zen hirugarren postua (05:20,62) eta bermeotarrentzat, laugarrena (05:21,88). Isuntza (05:24,43), Zierbena eta Ondarroak (06:08,98) osatu zuten sailkapena.
Kadete mailako emakumezkoen kategoriako bigarren ziabogan estropada buruan zen Ondarroa, baina azken luzean aurrea hartu eta 07:47,93kko denboran gelditu zuten kronoa Mundakak, ondarrutarrei ia 3 segundoko tartea aterata. Isuntzak hirugarren amaitu zuen, ia 11 segundora. Gizonezkoen tandari dagokionez, lehia erabat estua izan; halere, mundakarrak banderagaz itzuli ziren etxera, 07.03,73ko denboragaz. Deustuarrek 34 ehunen gehiago behar izan zituzten eta podiuma itxi zuen Isuntzak, berriz, 5 segundo gehiago (07:08,99).
Gazte mailako emakumeen proban ere Ondarroa izan zen onena, 10:17,14ko denboran gelditu baitzuten erlojua. Laugarren bukatu zuten mundakarrek eta bosgarren, Isuntzak (10:52,86), 35 segunduko atzerapenagaz. Emakumezkoetan bezala, haur mailako gizonezkoetan ere Ondarroa nagusitu zen (09:25,43), laugarrenak izan ziren Mundaka Arraun Taldekoek baino 13 segundo azkarrago gelditu baitzuten kronoa (09:38,50).
23 urte azpiko kategoria ere lehiatu zuten Isuntzakoek, baina ezin izan zuten Zierbenak (09:24,86) ezarritako erritmoa jarraitu. Hala, laugarren amaitu zuten txapelketa, Mundakaren atzetik, 09:39,09ko marka ezarrita.
Absolutu mailako emakumezkoen kategorian ere ordezkaritza izan zuen Lea-Artibaik, Isuntsa eta Ondarroarekin. Lekeitiarrek hirugarren amaitu zituzten lanak (10:22, 79) eta ondarrutarrek, laugarren (10:34,80), proba irabazi zuen Kaikutik 20 segundora.
Gizonezko absolutu mailan, berriz, Zierbenak jaso zuen bandera eta Bermeok bigarren postuan amaitu zuen estropada; Galipoek ezarritako 09:06,29ko denbora baino bost segundo gehiago (09:11,53) behar izan zituzten estropada amaitzeko bermeotarrek. Isuntzak osatu zuen podiuma, 09:39,54ko markagaz.
Ondarroa Arraun Elkarteak arraunlari gazteek lortutako “emaitza bikainak” ospatu ditu, zortzi ontzi sailkatu baitziren domekako banderen lehiara: “Zorionak denoi, ederra izan da egindako lana”. Isuntza Arraun Elkartetik ere beraien arraunlarien lana goraipatu dute, asteburu guztian zehar “lan ederra” egin baitute. Hala, bi taldeak bi aste barru lehiatuko den Euskadiko Batel Txapelketara begira daude dagoeneko.