Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ikasgela berria zabaldu dute Ondarroan

San Ignazioko Arrantza Eskola izandako eraikinean dago kokatuta ikasgela berria. Orain arte Txomin Agirre Udal Liburutegian zegoen ikasgela ordezkatuko du, "baldintza hobeagoekin eta ordutegi zabalagoarekin".

Ikasgela berria.Ondarroako Udala.
Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2026/03/30

Gaur [martxoak 30] zabalduko ditu ateak Arrantza Eskolako eraikina izandakoan kokatuta dagoen Ondarroako ikasgela berriak. Ondarroako Udalak adierazi duenez, ikasgela berriak Txomin Agirre udal liburutegian zegoena ordezkatuko du, “ikasleei ordutegi zabalagoa, leku erosoagoa, isiltasun handiagoa eta konektibitate hobea eskainiz”. Gainera, 32 lagunentzako edukiera izango du.

Ikasgela berria erabili ahal izateko eskaera orria bete eta udalerriko liburutegian entregatu beharko da. Hala, eskaera orria udal liburutegian edo komunikazioa@ondarroa.eus posta elektronikora idatzita eskuratu daiteke: “Beharrezkoa da erantzukizunpeko adierazpena sinatuta entregatzea eta nortasun agiria aurkeztea”. Halaber, erabiltzaile izateko bi baldintza bete beharko dira: gutxienez 16 urte izatea eta Lea-Artibai eskualdeko herriren batean erroldatuta egotea. 

Sarrera eta irteerak mugikorreko aplikazio baten bidez kontrolatuko dira, eta baimena pertsonala izango da; beraz, ezin izango zaio beste inori laga. Udalak azpimarratu duenez, erabiltzaile bakoitzak atea itxi beharko du irten ondoren, erregistratuta geratzeko. Gainera, ezin izango da gelako edukiera gainditu, eta eserleku librerik ez badago, ezingo da jende gehiago sartu.

Bestalde, espazioaren erabilerari dagokionez, argi utzi dute ikasgela bakarkako lanetarako dela, eta ez talde lanak egiteko: “Isiltasuna mantendu behar da”. Gainera, ezin izango da aulkirik erreserbatu: “Aulki bat hartu ondoren, gehienez 30 minutuz egon ahal izango da tokia hutsik”. Ordutegiari dagokionez, 06:00etatik 23:00etara egongo da zabalik ikasgela, egunero.

Ikasgela lortzeko prozesua. Herriko zenbait gaztek udalari egindako eskariaren ondorioz zabaldu dute ikasgela berria. “Gazte batzuk etorri zitzaizkigun duela denbora dexente udaletxera, halako espazio berri baten beharra azalduz, beraien ustez, garrantzitsua zelako liburutegikoak baino baldintza hobeak zituen ikasgela bat izatea herrian”, adierazi du Irina Alkorta Bedialauneta hezkuntzako batzordeburuak. 

Hala ere, Ikasgeli burrukatu plataformatik bestelako adierazpenak egin dituzte sare sozialen bidez: “Argi utzi nahi dugu ikasgela irekitzea ez dela izan udalaren borondatez aurrera eramandako proiektua. Ikasgela ikasleon antolakuntzari esker lortu da. Honekin, independenteki antolatzearen ideia azpimarratu nahi dugu, edozein helburu lortzeko bidea baita. Horrez gain, eskerrak eman nahi dizkiogu ikasgelaren proiektuaren parte izan eta babesa eman diguten guztiei”. 

Bestalde, udalak eskerrak eman dizkio eskaria egindako gazteei zein Ondarroako Andra Mari Parrokiari, ikasgela berria dagoen espazioa parrokiarena baita: “Hainbat espazioa eta lokal aztertu ondoren, Andra Mari Parrokiarekin jarri ginen harremanetan leku hau uzteko. Segituan esan ziguten baietz. Beraz, eskerrak eman nahi diogu parrokiari, eta baita gazteei ere, ikasleek ikasketa prozesuan aurrera jarraitzeko tresna ona izango baita ikasgela berria”.

Ikasgela berria.Ondarroako Udala.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.