Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Aspaldiko Euskal Herriko Itzulirik latzenaren atarian

Astelehenetik zapatura lehiatuko dute Itzulia Basque Country. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdetik igaroko da tropela. Pello Bilbao, Txomin Juaristi eta Ander Okamika irteeran egongo dira. Zapatuan, Miguel Indurain Sari Nagusian berotuko dituzte motorrak.

Alex Uriarte Atxikallende
Lea-Artibai eta Mutriku
2026/04/01

Astelehenetik zapatura bitartean, Euskal Herriko errepideek nazioarteko tropelaren ordezkaritzarik onena hartuko dute: Itzulia Basque Country ate joka da. Sei etapa gogor eta gorabeheratsu edukiko ditu Bilbo eta Bergara lotuko dituen aurtengo ekitaldiak. Beste ekitaldi batzuetan ez bezala, aurten ez da transiziozko egunik edota esprinterrei zuzendutakorik egongo: etapa bakoitzak sailkapen orokorrerako osagai erabakiarriak edukiko ditu eguneko menuan. Tartean, lasterketa Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdetik ere igaroko da. 

Bilbon hasi eta amaituko den lehen egunean iritsiko zaie txirrindulariei lehen esamina, eta erlojua izango dute arerio nagusi; 14 kilometroko erlojupekoa lehiatuko dute, gainera, koskatxo batekin eta goranzko ailegaerarekin. Iruñetik Mendukilo kobazulorako bigarren etapan iritsiko dira mendateak: San Migel Aralar izango da berriro aldapan amaituko den etaparen epailea. 

Hurrenez hurren Basaurin eta Galdakaon hasiko eta amaituko diren hurrengo bi etapek dirudite, mapari erreparatuz gero, ihesaldietarako egokienak. Biek ala biek amaiera teknikoa edukiko dituzte, baina lehendabizikoaren azken kilometroak Bikotx Gane eta Sarasola mendate artean argituko dira. Laugarren etapan, Galdakaotik atera berritan, tropelak Busturialdea zeharkatuko du: lehen kilometroetan, Aretxabalganetik Morgara eta Muxikara joko dute; Gernika-Lumotik Bermeorako bidea egingo dute, jarraian; San Pelaio mendatean barrena agurtuko dute eskualdea. 

Bosgarren eta seigarren egunetan pasatuko du lasterketak ziklistarik indartsuenen galbahea. Eibarren hasi eta amaituko den azken-aurreneko etapan, txirrindulariak Lea-Artibaitik zein Mutrikutik pasatuko dira; Kalbario igoko dute lehenengo, eta Krabelin igo ostean iritsiko dira Markina-Xemeingo tarteko helmugara. Azken kilometroetan, Urkaregi ere igoko dute, Etxebarriko aldetik. Azken egunak Antzuola eta Bergara lotuko ditu, baina, bien bitartean, inguruko mendaterik esanguratsuenak igo beharko dituzte parte hartzaileek: bina igoera Asentzio, Azkarate eta Elosuara. 

Pello Bilbao, anbizio handiz.
Hala Busturialdeko, nola Lea-Artibaiko ordezkaritza irteera lerroan egongo da. Bahrain Victorious etxeko Pello Bilbao gernika-lumotarrak “sasoi oso onean” helduko dio urtez urte denboraldiaren lehen erdiko helburu izan ohi duen etxeko itzuliari: “Orain arteko bai zenbakirik, bai sentsaziorik onenekin iritsiko naiz, Tirreno Adriaticotik indarrak berreskuratuta”. 

Pello Bilbao: “Orain arteko bai zenbakirik, bai sentsaziorik onenekin iritsiko naiz, Tirreno Adriaticotik indarrak berreskuratuta”

Antonio Tiberi taldekidea ere aintzat hartu beharreko norbait izan arren, Bilbaok azpimarratu du sailkapen orokorra “begiz jota” duela: “Azken urteetako planteamendurik agresiboena dakar lasterketak. Beraz, etapen jokoa eta sailkapen orokorrekoa eskutik etorriko dira aurten; ondo egokitzen zait ibilbide proposamen hau, eta gustuko dut“.

Txomin Juaristi Euskaltel Euskadiko markina-xemeindarrak bestelako ikusmoldez ekingo dio probari. Izan ere, Volta a la Comunitat Valencianaren lehen egunean lepauztaia apurtu zuen, eta dagoeneko “entrenamendu saio gogorrak” egin dituen arren, “sentsazio bila” ariko da: “Erlojupeko polita egitea izango da lehen urratsa; ostean, taldekideok ihesaldietan protagonismoa bilatuko dugu. Helburua kolore laranja ikusaraztea eta bigarren mailako sailkapenen lehian aritzea da”. Bi tropelkideak bat datoz ibilbidearen gako nagusia azpimarratzean: “Egunez eguneko denbora tarte txikiak eta bonifikazioak”. 

Txomin Juaristi: “Helburua kolore laranja ikusaraztea eta bigarren mailako sailkapenen lehian aritzea da”

Hautagaitzez galdetuta, markina-xemeindarrak UAE Team Emirates-XRG etxeko Isaac Del Toro mexikarra hautaga nagusitzat du: “Gainontzekoak baino koskatxo bat gorago dago”.  Gernika-lumotarrak, aldiz, borroka “irekixeagoa” aurreikusten du: “Del Toroz gain, Paul Seixas gazteak edonori aurre egiteko bezainbeste dela frogatu du; Juan Ayusoz edota Primoz Roglicez ere ez nuke ahaztu gura”. 

Hautagai nagusi horiez gain, luze-luzea da nazioarteko izarren zerrenda: Mikel Landa, Harold Tejada, Guillaume Martin, Brandon McNulty, Mattias Skjelmose Jensen, Cian Uijtdebroeks, Julian Alaphilippe, Ion Izagirre, Ben Healy, Ben Tulett, Louis Barré, Axel Laurance, Michal Kwiatkowski, Magnus Cort Nielsen, Tobias Halland Johannessen edota Jarno Widar. Funtsean, munduko txirrindularirik puntakoenak.

Eta Lea-Artibaiko ordezkaritza ez da lagun bakarrekoa izango: Burgos Burpellet BHk Ander Okamika lekeitiarra irteeran egongo dela iragarri du. Itzulian ez ezik, zapatuan, Lizarrako Miguel Indurain Sari Nagusian egongo dira Okamika, Juaristi eta Bilbao.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.