Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Beka bat, bidaia bat eta amets bat: Lore Urkiza, Ingalaterratik AEBetara

14 urteko gazteak Ingalaterran bizi izan du bere lehen nazioarteko esperientzia Cikamintza bekari esker eta, orain, Estatu Batuetan ikasteko prestatzen ari da.

Nerea Rodriguez Iñarra
Lea-Artibai eta Mutriku
2026/04/14

Lore Urkizak 14 urte dauzka, eta jada gazte askok amesten duten pausoa eman du: atzerrira joatea, ingelesa ikasteko eta pertsonalki hazteko. Bere istorioa uda honetan hasi zen, Ingalaterrara hiru astez joan zenean, Cikamintza bekari esker. Orain, lehen esperientzia hori abiapuntu bihurtu da, erronka handiago baterako: Ameriketako Estatu Batuetan ikasturte oso bat egitea.

“Lehen aldia zen bakarrik kanpora joaten nintzela”, azaldu du Urkizak. Hasieran beldur pixka bat izan zuen — “ez nekien lagunik egingo nuen edo nolakoa izango zen beste herrialde batean egotea” —, baina sentsazio hori berehala desagertu zen. Lehen egunetik hasi zen jendea ezagutzen, lagunak egiten eta esperientziaz gozatzen.

Ingalaterran egon zen bitartean, familia anfitrioi batekin bizi izan zen; bere kasuan, emakume batekin. Egunerokoa klaseek eta ekintzek markatzen zuten: goizean ingelesa ikasi eta arratsaldeetan hainbat jarduera egin, hala nola, txangoak, hondartzara joan, barbakoak edo karaokea. “Egun oso beteak ziren, goizetik gauera arte, eta dena ingelesez”, gogoratu du.

Hizkuntzaren aldetik, murgiltzea erabatekoa izan zen. Hasieran ulertzea gehiago kostatzen zitzaion hitz egitea baino, baina pixkanaka konfiantza hartu zuen. “Erritmoa hartzen duzu, eta harritu egiten zara, zeure burua komunikatzeko gai zarela ikusita”. Hiru astetan, aldaketa nabarmena sumatu zuen: segurtasun handiagoa, soltura eta ausardia.

Esperientziak, gainera, beste kultura bat ezagutzeko aukera eman zion. Ordutegiak, ohiturak eta eguneroko bizimodua ezberdinak ziren, baina azkenean moldatzea lortu zuen. “Hasieran arraroa egiten da, baina, gero, ohitu egiten zara”.

Lehenengo bidaia horrek eragin handia izan du beregan. Itzuli zenean, eta inguruko esperientziek ere bultzatuta, urrats handiago bat ematea erabaki zuen: atzerrian ikasturte oso bat egiteko beka eskatzea. Hurrengo helmuga Ameriketako Estatu Batuak izango dira, non DBH 4. maila egingo duen.

“Aukera badaukazu, aprobetxatu egin behar da”, zuzendu zaie zalantzan dauden gazteei. Berarentzat, gakoa ausartzea da: “Behin egiten duzu, eta gero gehiago errepikatzeko gogoa sartzen zaizu”.

Orain, ilusioz eta urduritasunez prestatzen ari da hurrengo abenturarako. Oraingoan erronka handiagoa da, baina baita aukerak ere. Urkizak argi dauka: kanpora joatea ez da soilik hizkuntza bat ikastea, bizitzen ikastea baizik.

Cikamintza bekak zabalik, gazteek atzerrian ikasteko aukera 

Cikamintza heziketarako beken 2026ko deialdia martxan dago, eta atzerrian hizkuntzak ikasi nahi dituzten gazteei zuzenduta dago. 

Bekek aukera ematen dute ingelesa, frantsesa edo alemana ikasteko, eta helburua da gazteei kanpora joateko bidea erraztea eta nazioarteko esperientzia sustatzea.

Programa honen bidez, onuradunek gehienez 1.500 euroko diru laguntza jaso dezakete pertsonako. Hala ere, eskaera kopurua beka kopurua baino handiagoa bada, esleipena zozketa bidez erabakiko da.

Bekara aurkezteko hainbat baldintza bete behar dira. Alde batetik, eskatzaileak Lea-Artibaiko edo Cikautxo Koop Elkarteko langileen seme-alabak izan behar dira. Gainera, 2008tik 2012ra bitartean jaiotako gazteak izan behar dute, eta euskararen ezagutza ere eskatzen da.

Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da. Dokumentazioa cikamintza@cikautxo.com postara bidali behar da, eta hainbat agiri aurkeztu behar dira: NA, Lea-Artibain gutxienez hiru urtez erroldatuta egon dela egiaztatzen duen agiria, euskararen ezagutza ziurtagiria, gurasoen banku kontuaren zenbakia eta titulartasun agiria, besteak beste.

Bekaren ordainketa bi zatitan egingo da: %75 justifikazioa jasotzean [matrikula, bidaia eta antzeko gastuak egiaztatuta], eta gainerako %25 egonaldia amaitu dela egiaztatzen duen agiria aurkeztu ondoren.

Bestalde, deialdiak baldintza batzuk ere ezartzen ditu. Cikamintza beka ez da beste beka batzuekin bateragarria izango, eta Cikautxo Koop Elkarteak izango du azken erabakia bekaren esleipenari eta zenbatekoari buruz.

Argazki lehiaketa

Gainera, parte hartzaileei gonbidapena egiten zaie euren esperientzia partekatzeko. Horretarako, argazkiak bidali ahal izango dituzte helbide berera, eta onenak 200 euroko saria jasoko du.

Azken batean, Cikamintza bekek aukera paregabea eskaintzen dute gazteentzat hizkuntzak ikasteko ez ezik, mundua ezagutzeko, beste kultura batzuk bertatik bertara bizitzeko eta etorkizunerako baliagarriak izango diren gaitasun pertsonal zein akademikoak garatzeko. Esperientzia honek, gainera, gazteen autonomia, konfiantza eta ikuspegi zabala indartzen laguntzen du, geroz eta globalagoa den mundu batean ezinbesteko tresnak bihurtuz.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.