Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Lea Naturbidea berritu dute Lea Ibarran eskualdeko historia eta natura lotzeko

Munitibarretik Lekeitiorainoko ibilbide historikoa berriz martxan da tokiko garapena eta identitatea indartzeko.

Nerea Rodriguez Iñarra
Mendexa
2026/04/14

Lea Ibarrako Mankomunitateak Lea Naturbidea berritu du, Lea ibaiaren ibilgua jarraitzen duen bide historikoa, Munitibarretik Lekeitioraino doana, eta Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto eta Mendexa zeharkatzen dituena. Aurkezpena Mendexako Marierrotan egin da eta Lea-artibai udalerrietako alkateek hurbildu dira. Egitasmoaren helburua argia zabaldu dute: eskualdeko historia, natura eta ondarea uztartuz etorkizunari begirako espazio bizia sortzea. 

Naturbidea ez da ibilbide berria, mendeetan zehar eskualdeko bizitza ekonomiko, sozial eta kulturala egituratu duen ardatza izan baita. Garai batean, baserrietako produktuak, burdinoletako materialak edo arraina eta ardoa garraiatzeko erabiltzen zen bide nagusia izan zen, eta milaka pertsonaren eguneroko jardunaren parte.

Orain, ondare hori berreskuratuz, Lea Naturbideak natura eta historia uztartzen dituen esperientzia eskaintzen du. Ibilbidean zehar ondare industriala, landa-arkitektura tradizionala eta balio handiko paisaiak topa daitezke, baita eskualdeko nortasunaren oinarri den euskararen presentzia bizia ere.

Komunitatea indartzen

Mankomunitatetik azpimarratu dute proiektuak ez dituela soilik espazio fisikoak lotzen, baizik eta komunitatea bera indartzen duela, hizkuntza eta kultura bizirik mantenduz. Izan ere, Lea Naturbidea belaunaldiak konektatzeko eta ingurunea zaintzeko tresna ere izango dela nabarmendu dute.

Berritzeak, gainera, garapen jasangarriaren aldeko apustua dakar. 

Helburua da eskualdea indartzea eta tokiko aukera ekonomikoak modu orekatuan aktibatzea, naturarekin eta ondarearekin bat eginez. Horretarako, bidea komunitatearen zerbitzura jarriko da, bertako herritarrek zein bisitariek erabil dezaten.

Tresna berriak

Ibilbidea ezagutarazteko eta erabilera errazteko, webgune propioa sortu da —leanaturbidea.eus—, non ibilbideari buruzko informazio praktikoa, etapek, interesguneek eta herrietako eskaintzak jasotzen diren. Gainera, sare sozialetan ere presentzia izango du, Instagram, Facebook eta TikTok plataformen bidez.

Halaber, seinaleztapen berria eta informazio panelak jarriko dira ibilbidean zehar, erabiltzaileek esperientzia erosoago eta aberasgarriagoa izan dezaten.

Lea Naturbidea, horrela, iraganetik abiatuta etorkizuna eraikitzeko proiektu bihurtzen da, tokiko identitatea sendotuz eta natura, ondarea eta komunitatea lotzen dituen bide bizia izanik.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

A11 Greba Orokorra bannerra
A11 Greba Orokorra bannerra

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Euskal Herria, Bizkaia

Sute batek kiskali egin du hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa bat Bilboko portuan

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon baten gorpua aurkitu dute Trapagarango ibaian

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek txartzat jo dute beharginak beste enpresa batzuetara bidaltzeko aukera

Euskal Herria, Bizkaia

«Pertsona zaurgarrien» hizkuntza eskubideak urratzea leporatu diete epaileei

Ekonomia, Bizkaia

Enerpacek berretsi egin du Mallabiko instalazioko berrogei langileak kaleratu nahi dituela

Ekonomia, Araba, Bizkaia

Cap Capitalek sindikatuei esan die Tubos Reunidoseko langileen %20 kaleratuko lituzkeela

Euskal Herria, Bizkaia

Atzera bota dituzte Berangoko auzian ebatzitako absoluzioaren aurkako helegiteak

Bizigiro, Bizkaia

Bizkaiko Etxebarri erretegia da munduko jatetxerik onena, ‘The World’s 50 Best Restaurants’ zerrendaren arabera

Euskal Herria, Bizkaia

Bigarrenez Bilboko familia baten etxegabetzea behin-behinean geldiarazi dutela jakinarazi du AZETek

Kultura, Bizkaia

Bilboko Bira kulturguneak programazioa etengo du

Zuzeneko laguntzak lehenetsiko ditu Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko Sailak

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.