Gaur hasi da Markina-Xemeingo merkataritza bonu kanpaina
Markina-Xemeingo Udalak eta Hemen Be Bai elkarteak herriko merkataritza sustatzeko abiatu du MX bonu kanpaina. Gaurtik [apirilak 15] aurrera egongo dira bonuak eskuragarri.
MX merkataritza bonuaren aurkezpena egin dute. Markina-Xemeingo Udalak eta Hemen Be Bai merkataritza elkarteak gaur [apirilak 15] eman diote hasiera 2026ko MX bonu kanpainari. Tokiko merkataritzan kontsumoa bultzatzeko eta udalerriko establezimenduei laguntzeko helburuarekin antolatu dute udaberrian zehar martxan egongo den merkataritza ekimena.
Bonu bakoitzarekin, erosleak 10 euro oradainduta, 15 euro gastatu ahal izango ditu herriko establezimenduetan. Bonuak dendetan eskuratzen dira, eta 16 urtetik gorako herritar bakoitzak bere nortasun agiria aurkeztu eta gehienez bi bono eskuratzeko aukera izango du. Merkataritza elkarteak ez du kanpainaren amaierako datarik zehaztu, eta bonuak amaitu arte martxan egongo dela adierazi dute.
Udalak kontuan izan ditu, gainera, Alde Zaharrean kokatuta dauden establezimenduak. Hilabete hauetan kalean egiten ari diren lanek eragindako kalteak konpentsatzeko irtenbide bat pentsatu eta hori ere abiaraziko dute, bertako establezimenduetan erosketak bultzatzeko bonu gehiago eskainiz.
Kanpainara batu diren saltokiak hurrengo hauek dira, beraz: Hipolita janaridenda, Tate gozotegia, Vega kafetegia, Mikel kirolak, Rakel estetika zentroa, Casa Pepa, Pako arraindegia, Aginaga Argi Indar, Farmazia Miren Zamakola, Ixaie, Opela Okindegi Kafetegia, Eneko bitxitegia, Lea ileapaindegia, Itziar optika, Loirats, Eneida estetika zentroa, Kris ileapaindegia, Txispita, Maluke, Lauky, Farmazioa Arauko Artetxe, Mari janariak, Deisy fruta-denda, Nerea arropa denda, Iranai Jantziak, Kareaga, Baskaran estankoa, Xuri burdindegia, SK8 Diseinua, Josune jantzidenda, Ainhoa estetika zentroa, Mohammed fruta-denda, Iku argazki estudioa, Ulemotx eta JJ Oinetakoak.