
Josu Berazak eta Agurtzane Uriartek, Aulestiko 11 urteko haurraren gurasoek, ebazpenarekiko desadostasuna erakutsi dute, hala ere, ez errekurritzeko erabakia hartu behar izan dute hain "luzea eta mingarria" izan den prozesuari amaiera eman ahal izateko.

Egun guztiko egitaraua antolatu dute Gaztetxe Egunerako. Bazkarian apuntatzeko azkenengo eguna apirilaren 22a [eguaztena] izango da.

Berriatuko egoitza nagusiak ekoizpenaren erdigune izango da, 3 milioi euroko inbertsioagaz balio kate osoa integratuko duen eredua bultzatuko du.

Franck Dolosor 'Haltza'-k 'Gernika batailoia, askatasunaren ametsa' liburua aurkeztuko du barikuan [apirilak 17] 18:30ean, Ondarroako Kofradia Zaharrean.

Hasieran 2034rako aurreikusita zegoen askatasuna, baina lege aldaketak zigorraren murrizketa ekarri du.

Markina-Xemeingo Udalak eta Hemen Be Bai elkarteak herriko merkataritza sustatzeko abiatu du MX bonu kanpaina. Gaurtik [apirilak 15] aurrera egongo dira bonuak eskuragarri.

Denboraren Bankuak antolatutako saioa barikuan [apirilak 17] izango da eta Iñaki Iturri Uriarte adituak emango du, larrialdietan jarduteko oinarrizko edukiak landuz.