Barikuan [apirilak 17] 18:00etan, Lekeitioko Ikastolan sorospen ikastaroa egingo da, Denboraren Bankuak antolatuta. Antolatzaileek azaldu dutenez, 2025ean egindako antzeko ikastaroak arrakasta handia izan zuen, eta aurten ere parte-hartze handia espero da. Hala ere, plaza kopurua mugatua izango da, gehienez 30 lagunentzat.
Bi ordu inguruko saioan, eguneroko bizitzan gerta daitezkeen larrialdiei aurre egiteko oinarrizko teknikak landuko dira. Besteak beste, biziraupen katea, PAS protokoloa (babestu, abisatu eta sorostu), alboko posizio laterala, bihotz-biriketako bizkortzea (BBB), itotze kasuak eta konbultsioak nola tratatu azalduko dira.
Ikastaroa Iñaki Iturri Uriartek emango du, esperientzia handiko profesionalak. Sorosle akuatiko profesionala da, salbamendu eta sorospeneko irakaslea eta kirol teknikaria, eta hondartzetako sorosleen buru izan da. Horrez gain, FLASS federazioaren barruan parte hartzen du eta Leartibai SOS kirol klubeko koordinatzailea da.
Ikastaroa doakoa da, baina plaza mugatuak direnez, izena aldez aurretik ematea gomendatzen da. Interesdunek WhatsApp bidez eman dezakete izena antolatzaileek emandako zenbakian: 648 51 17 41 . Ekimenak tokiko hainbat eragileren laguntza jaso du, herritarren segurtasuna eta prestakuntza sustatzeko helburuarekin.