Korrikaren 12. eguna egitasmoaren baitan AEK-k eskola bat eskainiko du doan
Apirilaren 22an [eguaztena] AEK-k eskola bat eskainiko du doan. Horrez gain, maiatzaren 22an Mintzodromoa egingo dute XXX
Argazkia: AEK Korrikaren 12. eguna egitasmoaren baitan AEK-k eskola bat eskainiko du doan Ondarroan (Erribera 9, 2. solairua), apirilaren 22an [eguaztena]. “Benetako lanketa, konpromisoa, behin Korrika igarota dator. Asmo handiko helburuekin abiatzen dugu lasterketa, baina ekimena bera labur geratzen zaigu askotan, eta Korrikak irauten duen 11 egunetatik harago joan behar dugu. Horregatik abiatu dugu ekimen hau, eta horregatik izendatu dugu Korrika 12. Eguna”, azaldu dute AEK-ko kideek.
Eskola jaso nahi duenak izena eman beharko du hurrengo telefonoetako batera deituta: 94 613 40 21 edo 607 53 61 47. A1 mailako ikastaroa izango da, eta bi ordu egongo dira aukeran: 14:45 eta 15:45. Gainera, Ondarroan ez ezik, 100 euskaltegitan eskainiko ditu AEK-k eskolak doan apirilaren 22an.
Horrez gain, maiatzaren 21ean Mintzodromoak antolatuko dituzte Euskal Herriko txoko ezberdinetan. Guztira, 65 mintzodromo egongo dira, eta horietako bat Ondarroan izango da. “Helburua ez da hutsala: maiatzaren 21a izan dadila Euskal Herrian euskara gehien hitz egingo den eguna! 65 mintzodromo antolatuko ditugu egun horretarako, Euskal Herri luze-zabalean. Zatoz gurekin praktikatzera: euskaraz eta euskararen gainean!”. AEK-ko webgunetik eman daiteke izena Ondarroako mintzodromoan parte hartzeko.