Lekeition segurtasun digitala eta adimen artifiziala ikasteko doako tailerren aldeko apostua egin dute
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako saioek pribatutasuna eta AAren erabilera praktikoa landuko dituzte Kultur Etxean.
Lekeition doako tailer ziklo bat antolatu da herritarren gaitasun digitalak hobetzeko helburuarekin. “Hobetu zure segurtasun digitala eta ikasi Adimen Artifiziala erabiltzen” izenburupean, bi saio eskainiko dira apirilean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Adiskidetza Digitala programaren barruan.
Lehenengo tailerra eguenean [apirilak 16] izango da, segurtasun digitalari eta konfiantzari buruzkoa. Saio honetan parte-hartzaileek ikasiko dute nola zaindu euren pribatutasuna eta nola saihestu Interneten dauden arrisku nagusiak.
Bigarren saioa apirilaren 23an, barikuan, egingo da, eta Adimen Artifizialaren erabilera praktikoan zentratuko da. Parte-hartzaileek AA tresnak nola erabili ikasiko dute eguneroko zereginetan laguntzaile gisa, mugikorraren bidez ere aplikagarriak diren baliabideak ezagutuz.
Bi tailerrak Lekeitioko Kultur Etxean izango dira, 11:00etatik 13:00etara, eta euskaraz eskainiko dira. Jarduera guztiz doakoa da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Izena emateko, interesdunek 944 268 844 telefonora deitu edo 661 305 485 zenbakira WhatsApp mezua bidali dezakete. Halaber, posta elektroniko bidez ere eman daiteke izena helbide honetan: adiskidetza.digitala@bizkaia.eus.