Onintza Enbeitak 'Bizitza baten txatalak. Andre bat lurrari emana' liburua aurkeztu du gaur [apirilak 18] Mutrikun, Liburu Hilabetearen baitan. Feli Madariagaren bizipenetatik abiatuta, baserriari eta lurrari emandako bizimodua ekarri du plazara.
Onintza Enbeitak 'Bizitza baten txatalak. Andre bat lurrari emana' liburua aurkeztu du gaur [apirilak 28] Mutrikun.
Lurrari nola edo hala lotutako bizitzek bete dute Mutrikuko Beheko Plaza gaur [apirilak 18] goizean, izan ere, Merkatu Txikia aitzakiatzat hartuta, Feli Madariagak lurrari emandako bizitza ekarri du denen ahotara Onintza Enbeita Maguregik. Gaur egungo bizimodutik begirada altxa, eta Madariagaren bizitzan murgiltzeko aukera eman du Enbeitak, eta gustura hartu dute hori herritarrek.
Bizitza baten txatalak. Andre bat lurrari emana liburua aurkeztu du Enbeitak Mutrikuko Liburu Hilabetearen baitan, eta Madariagaren zenbait istorio kontatzeaz gain, liburua nondik eta nolatan sortu zen ere kontatu ditu. Hala, azaldu duenez, Argia astekarian dagoen Bizi Baratzea ataletik abiatu zen ideia, konturatuta, “jende askok” hitz egiten zuela baserritarrei buruz, baina inork ez ziela baserritarrei galdetzen. Horri buelta emateko asmoz, lehenengo saiakera Josebe Blanco artzainak idatzitakoĀ Hausnarrean. Ardiek egin naute artzainĀ liburua izan zen; bigarrena berriz, Enbeitaren liburua izan da.
Bi gai esku artean hartuta āemakumea eta lurraā eta buruari “buelta asko” eman ostean, idazten hasteko haurtzaroko irudi bat etorri zitzaion Enbeitari burura: piper gorriz betetako baserri baten irudia. “Pentsatu nuen: emakumea eta lurra nonbait gurutzatzen badira, hori Feli da”, azaldu du. Eta hala ekin zion Madariagaren bizitza jasotzeari.Ā
Liburua, gainera, ez da nolanahi idatzitakoa izan. Hasierako asmo literarioa baztertu, eta errelatoa lehen pertsonan idaztea erabaki zuen Enbeitak: “Pentsatu nuen irakurtzen duenak ni ez ikustea izango litzatekeela egin nezakeen gauzarik onena”. Behin hori erabakita ekin zion Madariagarekin elkartu eta haren bizitza jasotzeari, eta horren ostean heldu zitzaion hurrengo erronka: “Nik euskara batuan idatzi dut liburua, baina Felik ez du euskara batuan hitz egiten”. Horri aurre egite, ahozkotasunaren “musika” mantentzen saiatu dela aitortu du.
Bestalde, liburuaren egitura ere ez zen izan ausaz erabakitakoa. Kontakizun lineal bat egin beharrean, zatika banatu dute liburua: “Nik nahi nuen liburua Felik irakurri ahal izatea. 90 urte ditu, ez dago euskaraz alfabetatuta, ez dauka euskaraz irakurtzek ohiturarik, eta beraz, liburua Felik irakurtzea nahi bagenuen, ezin zen liburu astuna eta luzea izan. Komeni zaigu liburua irakurtzen duenak Feliren bizitza ulertzea, Felik zenbat lan egin duen ulertzea, garai bateko baserriaren egitura ulertzea, baina dena kontatu gabe. Horregatik erabaki genuen zatika kontatzea liburua, eta horregatik deitzen da Bizitza baten txatalak.Ā Ulertzen dugulako zatiekin ulertzen dela kontakizuna bere osotasunean”.
Onintza Enbeitak ‘Bizitza baten txatalak. Andre bat lurrari emana’ liburua aurkeztu du gaur [apirilak 28] Mutrikun.
Izenburuaren bigarren zatiarekin āAndre bat lurrari emanaā ostera, Madariagaren bizitzaren eta liburuaren sustraia ulertzen dira. Madariagak berak kontatutako pasarte batetik sortu zen izenburua: “Kontatu zidan behin Gernikako azokan gizon bat joan zitzaiola porru sorta baten prezioa galdetzera, eta prezioa esan zionean gizonak erantzun ziola: ‘No te da vergüenza cobrar tanto una cosa que da la tierra?’ (‘Ez dizu lotsarik ematen horrenbeste kobratzea lurrak ematen duen zerbait?’). Eta hor Felik esan zidan: Ni umea nintzenean gure etxean esaten zen ama eta lurra beti daudela ematen, baina Onintza, zuk ez badiezu bueltan ezer ematen, ama eta lurra lehortu egiten dira”. Horrek zer pentsatua eman zion Enbeitari, eta Madariagak kontatutakoa bere bizitza proioan aplikatu eta izenburu izan behar zela erabaki zuen: “Felik ere zerbait eman dio lurrari, ze, bestela, lurra lehortu egingo zen; Felik bizitza osoĀ bat eman dio lurrari. Era berean, aitortza bat ere egin nahi izan diogu. Lurrari bizitza oso bat ematea sekulako ariketa da gaur egungo munduaren ikuspegitik begiratuta”.
Feli, maite dutenen isla. Badira zenbait hilabete Enbeitak liburua lehenengoz aurkeztu zuenetik, eta ordutik egindako bidea “ederra” izan dela aitortu du. Irakurle askok Felirengan “asko maite duen norbait” ikusten duela azaldu du, eta horrek lanari beste dimentsio bat eman diola: “Nire asmoa askoz xumeagoa zen, baina nahi gabe, badirudi Feliren bizitza kontatuta egin diogula aitortza belaunaldi oso bati”.Ā
Liburua idazteak, gainera, bidaia pertsonal bat ere ekarri dio Enbeitari: “Nahi gabe sartu naiz gure amamen munduan, eta niretzat bidaia ederra izan da. Joan naiz duela urte askotako Gernikaraino, gerraostera, azokara… eta gauza asko ulertu ditut. Konturatu naiz gure amonen bizitza guk imaginatu dugunetik benetan izan denera asko aldatzen dela. Beti topatu dute modu bat bakardadeari eta gizartearen presioari aurre egiteko”.
Gaur egungo egoerari begiratuta, ostera, baserriak bizirik iraun dezan Madariagak kontatzen duen bizimodu horretara itzuli behar garela uste du Enbeitak: “Azken 50 urteetan instituzioetatik aldaketa bat etorri da, eta nekazaritza intentsiboaren eta basogintzan monokultiboaren aldeko politikak egon dira. Baserritik bizitzeko aukera badagoela uste dut, baina itzuli egin behar gara Felik kontatzen duen bizimodu horretara. Hau da, baratzegintza estentsiboa, abeltzaintza estentsiboa, ekologikoa… Beste logika batekin egin behar ditugu gauzak. Itzuli egin behar gara oinarrian izan ginenera, eta ez aberastuko ginela prometitu ziguten sistema horretara”.
Aurkezpena amaituta, liburuak eskuz esku ibili dira Beheko Plazan, eta Enbeitaren hitzek eta Madariagaren bizipenek utzitako arrastoa luzaroan geratuko da herrian. Liburu Hilabeteko hurrengo hitzordua umeena izango da: eguenean [apirilak 23]Ā Habiako ipuinakĀ ipuin kontaketa musikatuaz gozatzeko aukera egongo da. Apirilaren 28an, ostera, Katixa AgirrekĀ Barne ZerbitzuakĀ lana aurkeztuko du, eta jarraian egingo duten IX. Ziriako Andonegi Mikroipuin Lehiaketako sari banaketarekin amaituko dute hilabetea.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.