60 lagunetik gora batu dira 'Gernika batailoia, askatasunaren ametsa' liburuaren aurkezpenean
Barikuan Franck Dolosorrek 'Gernika bataloia, askatasunaren ametsa' liburua aurkeztu zuen eta jendez bete zen Kofradia Zaharra. Antolatzaileek hitzaldiaren "balorazio oso positiboa" egin dute.
Barikuko aurkezpenean Kofradia Zaharra jendez bete zen. Gudari ondarrutarren senideak. Barikuan [apirilak 17] Franck Dolosorrek Gernika bataloia, askatasunaren ametsa liburua aurkeztu zuen Kofradia Zaharrean, gudari ondarrutarren senideek antolatuta.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, guztira 63 pertsona joan ziren aurkezpenera eta balorazio “oso positiboa” egin dute: “Liburuaren aurkezpenaz gain, Gernika batailoian parte hartutakoei omenaldia egin zitzaien. Oso positiboa da egiten dugun balorazioa, 63 lagun inguru batu ginen bertan, eta amaieran Dolosorrek liburuak sinatu zituen”.