Helmugak Bizipoza jaia aurkeztuko dute Markina-Xemeinen
Bihar [apirilak 20] Helmugak Bizipoza jaia eta Bizipoza Eskola aurkeztuko dute Markina-Xemeinen, 18:30ean, udaletxeko pleno aretoan. Apirilaren 28an Ondarroan aurkeztuko dute, eta 29an, berriz, Lekeition.
Helmuga Elkarteak eta Bizipoza Kultur Elkarteak Helmugak Bizipoza jaia aurkeztuko dute bihar [apirilak 21] 18:30ean Markina-Xemeingo udaletxeko pleno aretoan. Horrez gain, Bizipoza Eskola proiektua ere aurkeztuko da, zer den eta Lea-Artibain zelako forma hartuko duen azalduz.
“Bizipoza Eskolak Bizipoza Elkarteko kideen errealitateak lantzeko helburua du, alegia, esku artean dauzkagun gaiak gizarteratu, landu eta tabuak apurtzea, eta horretarako materiala eta jarduerak eskaintzen dizkie herrigintzako eragileei”, azaldu dute elkarteko kideek.
Markina-Xemeingo aurkezpenak gain Ondarroan eta Mutrikun ere emango dute Helmugak Bizipoza jaiaren berri. Izan ere, apirilaren 28an, 18:30ean, Ondarroan egongo da aurkezpena, eta apirilaren 29an Lekeitioko Kultur Etxeko Aretoan, ordu berdinean.