'Ziklope' film laburraren eta Lurdes Iriondori buruzko dokumentalaren proiekzioak jende ugari bildu zuen
Joan den domekan Ziklope film laburra ikusi zen, eta ondoren egileek lanari buruzko hainbat azalpen interesgarri eman zituzten. Saioari jarraipena emanez, Lurdes Iriondo. Ez gera alferrik pasako dokumentala proiektatu zen. Deialdiak harrera ona izan zuen, eta talde ederra batu zen ekitaldian.