Zapatuan kantu bazkaria egongo da Zaldupe Eskolan
Bazkariko tiketak bihar [apirilak 23] arte egongo dira salgai Zaldupe Eskolan eta Gau-Txori tabernan.
Ondarroako Udalak eta Hondar Ahua Guraso Elkarteak kantu bazkaria antolatu dute zapaturako [apirilak 25]. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, bazkariko 156 tike saldu dira dagoeneko, eta oraindik salgai daude bihar [apirilak 23] arte Zaldupe Eskolako idazkaritzan, familia elkartean eta Gau-Txori tabernan.
Bazkaria 14:30ean hasiko da eta bi menu egongo dira aukeran: nagusien menuak 25 euro balioko ditu, eta umeen menuak, berriz, 13 euro. Bazkariko janaria Euskal Parrila enpresak egingo du. Gainera, giroa hobetzeko helburuagaz, Josu Garate ariko da kantuak gitarragaz laguntzen.