Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Zesta-punta eskolen topaketa egin dute Markina-Xemeinen

Zesta-puntaren etorkizunaren erakusgarri izan ziren joan den zapatuan [apirilak 25 ] 125 haur. Asteburu honetan ere berriro batuko dira Bidarten egingo den eskolen topaketa handian.

Markina-Xemein Markina-Xemeingo Uni frontoian batu ziren zesta eskoletako gazteakMarkina-Xemeingo Zesta-Punta Eskola
Oibar Uribarri Bengoetxea
Etxebarria,Markina-Xemein
2026/04/28

Urte luzez egin duten bezala, Euskal Herriko zesta-punta eskolen topaketa egin zuten joan den zapatuan [apirilak 25]. Markina-Xemeinen batu ziren hainbat herritako eskoletako umeak, eta elkar ezagutzeko eta sarea handitzeko aukera bikaina izan zuten. Eskolarteko topaketan, benjaminen, haurren eta kimuen kategorietako umeak izan ziren protagonista.

125 haur batu ziren guztira. Kategorietan banatuta, Markina-Xemeingo Uni frontoian, herriko frontoi txikian, Barinagako frontoian eta Etxebarrian jokatu zituzten zenbait partida. Benjaminak Markina-Xemeingo eta Barinagako frontoi txikietan batu ziren, kimuak Etxebarrian eta haurrak Markina-Xemeingo Uni frontoian batu eta sei kiniela jokatu zituzten frontoi bakoitzean. Partiden ostean, 300 lagunetik gora batu ziren Plazabarripean, eta honen ostean, eguna gogoratzeko balio izango duen argazkia atera zuten.

Ume, guraso eta eskoletako irakasleak oso pozik agertu dira zapatuko egunarekin. “Giro oso ona” sortu zela adierazi dute, eta honelako egunek duten garrantzia eta helburua azpimarratu dute: “Topaketen helburua umeek lagun berriak egitea eta frontoi berrietan jokatzeko aukera ematea da. Honetaz gain, zesta-punta bultzatzea da helburu nagusia”.

Asteburu honetan ere berriro batuko dira Bidarten egingo den eskolen topaketa handian. Jende asko batuko dela aurreikusten dute, izan ere, iparraldeko eskoletako ume asko etortzen dira bertara. Markina-Xemeingo eskolatik ere, bertara joango dira zesta-punta bultzatzera eta saretzen jarraitzera.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.