
Udaberrian zehar ekintza ugari antolatu dituzte aisialdian euskaraz gehiago egiteko, herriko eragileek eta udalak elkarlanean bultzatuta.

Lekeitioko taldeak emaitza bikainak lortu ditu igandean jokatutako Euskadiko Taldekako Triatloi Txapelketan, gizonezkoetan garaipena eskuratuta eta emakumezkoetan bigarren postua lortuta.

Lekeitio, Ondarroa, Mutriku eta Markina-Xemeinen egindako elkartasun ekimenak parte hartze handia izan du, eta bildutako material guztia Euskadi-Cuba elkartearekin batera kudeatuko dute Kubara bidaltzeko.

Zesta-puntaren etorkizunaren erakusgarri izan ziren joan den zapatuan [apirilak 25 ] 125 haur. Asteburu honetan ere berriro batuko dira Bidarten egingo den eskolen topaketa handian.

Bihar [apirilak 29] eskainiko dute hitzaldia Idurre Eskisabel Larrañagak eta Lorea Agirre Doronsorok, Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean.
