Bizkaiko garbikuntza sektoreko langileek borrokan jarraitzen dute, "aurrerakuntzarik gabe"
Bizkaiko garbikuntza sektoreko langileek hiru greba egun deitu dituzte. Gaur [apirlak 28] egin dute lehenengoa, eta bihar eta etzi ere greba egingo dute.
Bizkaiko garbikuntza sektoreko langileek borrokan jarraitzen dute. Bizkaiko garbikuntzako langileak. Bizkaiko garbikuntza sektoreko langileek hiru greba egun iragarri dituzte. Gaur [apirilak 28] egin dute lehenengoa, eta “Garbiketa borrokan” lelopean Ondarroako Artibai Egoitza kanpoan batu dira, egoera “bidegabea” salatzeko. Hala ere, abenduan deitu zuten lehenengo greba zikloa eta ordutik beste hiru egin dituzte. “Martxoaren 27an hitzarmena negoziatzeko mahaiaren 16.bilera egin genuen. Bilera laburra izan zen, eta hurrengoa maiatzaren 5ean izango da”, Azaldu dute LAB sindikatutik.
Izan ere, duela hilabete egindako bileran, sindikatuei dagokienez, UGTk eta CCOOk oporraldiak 27 lanegunetik 25 lagunera jaistea proposatu dute, eta norberaren erabilerarako egunak 10etik 7ra. Honen aurrean, ELAk eta LABek adierazi dute “prest” daudela mugimenduak egiteko. Beti ere, egungo hitzarmeanari “hobekuntzak” gehitzeko badira, “ez gaude prest atzerapausorik emateko”
“Patronalak erantzun du sindikatu guztiek egindako proposamena hurrengo mahaian baloratuko dutela, baina iradoki dute ez direla negoziatzera sartuko antzinatasuna eta aldi baterako ezintasunaren osagarria (ABE) mahai gainean jartzen ez badira”, azaldu dute LABetik.
“Ikusita beste biderik ez digutela uzten, borroka jarraitu beharko dugu”, aldarrikatu dute sindikatutik. Hala, gaur bezala, bihar eta etzi ere greba egingo dute Bizkaiko garbikuntza sektoreko langileek.