Lekeitiok 45 urtetik gorakoen artean euskararen erabilera sustatzeko kanpaina berria abiatu du
Udaberrian zehar ekintza ugari antolatu dituzte aisialdian euskaraz gehiago egiteko, herriko eragileek eta udalak elkarlanean bultzatuta.
Udaberrian zehar ekintza ugari antolatu dituzte aisialdian euskaraz gehiago egiteko, herriko eragileek eta udalak elkarlanean bultzatuta.
Lekeitiok 45 urtetik gorako herritarren artean aisialdian euskararen erabilera indartzeko kanpaina berria aurkeztu du. Azkue Ikastola, Lekeitio Eskola Publikoa, Lekeitio BHI, AEK eta Euskara Taldearen ekimenez, eta udalaren babesarekin, udaberrian zehar hainbat jarduera egingo dira kalean eta herriko gune ezberdinetan.
Sustatzaileek azaldu dutenez, Lekeitio euskararen arnasgunea bada ere, 45 urtetik gorako herritarren ia erdia gaztelaniaz aritzen da kalean. Horregatik, hizkuntza ohituretan eragitea eta lagunartean zein aisialdian euskaraz gehiago egitea dute helburu. Nabarmendu dute ez dela euskara ez jakitearen ondorioa, baizik eta askotan inertziaz hartutako ohitura bat.
Kanpainaren barruan, maiatzaren 9an [zapatua] DJ Gaba antolatuko dute. Hiru tabernatan DJek euskarazko musika jarriko dute gau giroa euskaraz bizitzeko aukera eskainiz. Egun horretan bertan, ikastolak, institutuak eta eskolak elkarlanean pinak edo txapak egingo dituzte, eta tabernetan nahiz kiroldegian banatuko dira kanpainari ikusgarritasuna emateko.
Halaber, herrian horma irudiak egiteko asmoa bazuten ere, espazio librerik ez dagoenez, lona bereziak jarriko dituzte udaletxean, ikastetxeetan eta Araldeberri liburu dendan.
Ekainaren 11n, ostegunez, beste hitzordu berezi bat izango da Recreativan. Adrian Bergara Johnsonek eta Mari Zurutuzak eskaintzen duten bakarrizketa saioa izango da ikusgai. Antolatzaileen esanetan, euskalduntasuna eta euskararen erabilera umoretik lantzen dituen emanaldia da, eta arrakasta handia izaten ari da beste herri askotan.
Kanpainaren bultzatzaileek aurreratu dute dinamika ez dela udaberrira mugatuko, eta udazkenean ere jarraipena izango duela ekimen berriekin. Horrez gain, herriko ostalaritzan karta digitalen aukera euskaraz bateratzeko asmoa ere badute, eskaerak errazteko eta zerbitzu guztia euskaraz eskaintzeko.
Era berean, ekain aldera UEMArekin batera beste dinamika bat abiatuko dute, herriko eragileei konpromiso zehatzak eskatzeko eta euskararen erabileran urrats berriak emateko.
Antolatzaileek dei argia egin diete herritarrei eguneroko harremanetan euskarari lehentasuna emateko. Azpimarratu dutenez, Lekeitiok euskara behar du, eta Lekeitiok euskaraz behar ditu herritarrak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
HITZAkide izan nahi dutTokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
HITZAkide izan nahi dut