Martxan da Karmen Jaietako kartel lehiaketa
Nagusiek eta umeek izango dute parte hartzeko aukera, eta kartelak aurkezteko epea maiatzaren 15era arte egongo da zabalik.
Karmen Jaietarako gero eta gutxiago falta dela iragarri du Markina-Xemeingo Udalak martxan jarri duen kartel lehaiketak. Urtero legez, markina-xemeindarrek herriko jaiei irudia jartzeko aukera izango dute, eta hau burutzeko, udalak oinarriak argitaratu berri ditu.
Lehiaketak bi kategoria izango ditu: helduena alde batetik (16 urtetik gorakoentzat), eta umeena bestetik (16 urtetik beherakoentzat). Taldean zein bakarka parte hartzeko aukera egongo da, eta norbanako edo talde bakoitzak lan bakrra aurkeztu ahalko du. Kartelak jaien izena eta data iragarri beharko ditu, “KARMEN JAIAK 2026 MARKINA-XEMEIN. Uztailaren 15etik 19ra” testua erabiliz. Lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango beharko dira, eta iazko sarituek ez dute aurten parte hartzeko aukerarik izango. Udalak adierazi duenez, kartel bakoitzak titulua edo goitizena izan beharko du.
Epaimahaia Markina-xemeingo Udaleko ordezkari bik eta arte plastikoeatn adituak diren hiru herritarrek osatuko dutela adierazi du udalak. Gainera, sortzaile guztien lanei espazio bat emango zaie udaleko sarreran ikusgai jarriz. Nagusien kategoriako saria 500 eurokoa izango da, umeena, aldiz, 150 eurokoa.
Lanak aurkezteko, parte hartzaileek Markina-Xemeingo Udaletxean aurkeztu beharko ditu, astelehenetik ostiralera, 08:15etik 14:30era. Arratsaldez edo zapatuan bertaratu nahi izatekotan, Udaltzaingoaren bulegoan egin ahalko da. Uhagon Kulturguneko bulegoak ere hartuko ditu lanak, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara. Martitzen eta eguaztenetan, 15:00etatik 19:00etara. Euskarri digitalean aurkeztu nahi duenak USB baten aurkeztu beharko du, antolatzaileek adierazi bezala, “gutun-azal handi batean, kanpoaldean Karmen jaiak 2026 kartel lehiaketa eta goitizena idatzita”.