2026/4/30

Plazabarripe aurreko errepidea.

Plazabarripea berritzeko parte-hartze prozesua abiarazi du Markina-Xemeingo Udalak

Herritarren iritziak batzeko, bilera parte-hartzaileak abiarazi ditu udalak, eta galdetegia zabalduko zaie herritar guztiei.

"Desbiauak" saretzera dator Mamarratxosnaren Pla-pla jaia

Ondarroako Mamarratxosnak asteburu guztiko egitaraua antolatu du bihar [maiatzak 1] eta etzirako [maiatzak 2].

Ondarroan mobilizazioak iragarri dituzte arrain kontserben sektoreko sindikatuek patronalaren blokeoagatik

CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuek hitzarmenaren negoziazioan aurrerapausorik ez dagoela salatu dute eta protesten egutegia aktibatuko dutela jakinarazi dute.

Sei urteko borroka: "egiaren, justiziaren eta errespetuaren bila"

Sei urteko ibilbide judizialaren ondoren, Iurgi Beraza Uriarteren kasua bide zibilean ebatzi da. Istripua ez zela "kasualitate hutsa" izan baieztatu da. Hala eta guztiz ere, familiak prozesuak izandako «gabeziak» azpimarratu ditu.

Berriatuko umeek izango dute San Gregorio jaietako pregoia irakurtzeko ardura

Maiatzaren 1etik 16ra bitartean ospatuko diren jaietan musika, herri kirolak, paella eguna, aniztasunaren aldeko ekitaldiak eta parte-hartzea sustatzeko neurriak nabarmenduko dira.

Maiatzaren Lehena
Maiatzaren Lehena
Maiatzaren Lehena

LAB Sindikatuak Lekeition egingo du Langileen Nazioarteko Eguneko mobilizazioa

Etxebizitza eskubidea, kalitatezko zerbitzu publikoak eta soldata eta pentsio duinak aldarrikatuko ditu LAB Sindikatuak Maiatzaren Lehenean.

Martxan da Karmen Jaietako kartel lehiaketa

Nagusiek eta umeek izango dute parte hartzeko aukera, eta kartelak aurkezteko epea maiatzaren 15era arte egongo da zabalik.

Lekeitioko mendi martxa 2025

Lekeitio-Lekeitio mendi martxa 21 eta 11 kilometroko ibilbideekin egingo da maiatzaren 3an

Lekeitioko Udalak antolatutako mendi martxak haur, gazte eta helduen parte hartzea sustatuko du domekan, Independentzia plazatik abiatuta.

Azken Gudura Ala jaialdia, rap musikaren habitat

Mutrikuko Gaztetxeak Azken Gudura Ala jaialdia hartuko du bihar [maiatzak 1], 22:30ean hasita. Showcase formatudun emanaldiak egingo dituzte lehenik, Mateo Zikuta eta El Gartoren kontzertua orduko. Pintxadak biribilduko du hip-hop gaualdia.

Gehiago