Helmugak Bizipoza jaiaren aurkezpenak egiten dabiltza eskualdeko herrietan
Helmugak Bizipoza jaiaren aurkezpena, Ondarroan. Helmugak Bizipoza. Helmugak Bizipoza jaia aurkeztu zuten atzo [apirilak 29] Ondarroan. Udalerriko hainbat eragile batu ziren Kofradia Zaharrean egindako aurkezpenean, eta jaia aurkezteaz gain, Bizipoza eskolaren eta erronkaren berri ere eman zuten.
Aspanovas elkarteko Miriam Olaetak eta Aspanogiko Bittor Andonegik hartu zuten hitza, eta Bizipoza Elkarteak familiei eskaintzen dien “babesa” eskertu eta txalotu zuten biek, baita bertaratuak jaira gonbidatu ere.
Aurkezpenez gain, Maiatzaren 4an, 17:00etan, ekitaldi soziala egingo dute Berriatuko udaletxe aurrean, “jai giroan”.