Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Noa eta Ilunpe saritu ditu Pintxo Bidea txapelketak

Epaimahai profesionalak Ilunpe tabernaren 'Fantasia' pintxoari eman dio txapela. Herritarrek, aldiz, Noa tabernako 'Alaia' pintxoa egin dute irabazle.

markina-xemein pintxo bidea 2026 Ilunpe tabernak irabazi du epaimahai profesionalaren saria.Hemen Be Bai Merkatari Elkartea
Oibar Uribarri Bengoetxea
Markina-Xemein
2026/05/05

Pintxo Bidea txapelketak baditu aurtengo irabazleak. Markina-Xemein bizirik mantentzen duten ostalarientzat erakusleiho den txapelketak herriko bi taberna saritu ditu oraingoan ere; Ilunpe eta Noa tabernak. Hemen Be Bai Merkatari Elkarteak izan du sariak tabernetara eramateko ardura, eta hala iragarri dituzte epaimahai profesionalak aho batez erabakitako pintxo onena, eta herriak gustokoen izan duena. Ilunpe eta Noa tabernek, beraz, merkataritza elkarteko establezimenduetan gastatzeko 200 eta 100 euroko txekeak eskuratu dituzte, hurrenez hurren.

“Sorpresa handia” hartu dute berria Ilunpe tabernan. Epaimahai profesionalak ‘Fantasia‘ pintxoa aurtengo Pintxo Bidea txapelketako onena dela erabaki du, eta pozarren agertu da pintxoa sortu duen Xiomara Juliok: “Pintxoek gero eta maila altuagoa dutela ikusten ari gara urtez urte; itxura ona dutela eta gainerako tabernak ere asko ahalegintzen direla ikusi dugu, beraz, oso pozik gaude garaipenarekin, lorpen handia baita guretzat. Pozik nago sortutako pintxoarekin, baina garrantzitsuena jendeari gustatu zaiola ikustea da”.

Seigarren aldiz parte hartu du Ilunpe tabernak Pintxo Bidean, eta hiru aldiz izan da txapelduna. Beste hiru aldiz bigarren postua bereganatu du, eta urtero pintxo lehiakorrekin ausartzen da Xiomara Julio. Aurten ere, gehien ezagutzen dituen zaporeen aldeko apustua egin du: “Latinoamerikako zaporeak ekartzen saiatzen naiz. Ahate-konfitarekin egindako pintxo bat da aurtengoa, eta bere berezitasun handiena Perun ohikoa den Huancaina krema da. Puntu kurruskari bat ere badu, arroz opil batek ematen diona. Hortik abiatuta, gainerako osagaiak gehitu dizkiot”.

Pintxo Bidea Noa taberna

Noa tabernaren ‘Alaia’ pintxoa izan da herritarren gustokoenaHemen Be Bai Merkatari Elkartea

Markina-xemeindarrek Noa tabernako ‘Alaia‘ pintxoa saritzea erabaki dute aurten. Gabriela Bascopek lehen aldiz parte hartu du lehiaketan, eta “hunkituta eta emozio handiz” hartu du herritarrek emandako saria: “Blokeatuta geratu nintzen. Lehen aldia zen niretzat, eta asko ahalegindu banintzen ere, ez nuen saria jasotzerik espero. Oso pozik nago, eta oraindik hunkitu egiten naiz”. Bere amonari omenaldi bat izan da ‘Alaia’ pintxoa. Txanpiñoiak egitea gustatzen omen zitzaion, eta orain, pintxoaren osagai nagusi bihurtu du ilobak. 

Taberna biek erakutsi dute Pintxo Bidean parte hartzen jarraitzeko asmoa, eta horrekin batera egin dute Markina-Xemeingo ostalaritza bizirik mantentzen jarraitzeko hautua. Herritarrak izan dira txapelketaren hauspoa, eta esker ona adierazteko modua aurkitu du Hemen Be Bai elkarteak. Ostalariei emandako sariez gain, bi herritar saritu dituzte: pintxo guztiak probatzeagatik, eta lehen saria jaso duen pitxoa asmatzeagatik.

Pintxo guztiak dastatzeagatik saria banatu dute.

Lehen saira jaso duen pintxoa asmatu du herritar batek.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.