Herritarren eta euskalgintzaren topagune izango da Ontxandio
UEMAk Otxandioko Udalarekin eta herriko eragileekin batera antolatu du Udalerri Euskaldunen Eguneko egitaraua. Horren baitan, bazkari herrikoia egingo dute, eta bertaratzeko tiketak barikura arte [maiatzak 8] egongo dira eskuragarri.
“Euskaratik eta euskaraz”, Otxandion ospatuko dute aurtengo Udalerri Euskaldunen Eguna. Maiatzaren 16an izango da euskaldunen garrantzia bermatzeko eta aditzera emateko eguna, eta horretarako, egun osoko egitaraua antolatu dute UEMAk eta Otxandioko Udalak. Udalerri euskaldunen bildune izango da Otxandio, eta “arnasguneek eta udalerri euskaldunek euskararen biziberritzeari egiten dioten ekarpena ikustaraztea” izango da helburua. Hala, festa eta aldarrikapena uztartuz, egun osoko egitarau anitz eta zabala prestatu dute Otxandiko eragileekin batera. Ohi bezala, UEMAk egun handi hau baliatuko du batzar nagusia egiteko.
UEMAk eta Otxandioko Udalak, kide diren udalerriei eta gainerako udalerri euskaldunei bertaratzeko deia egiten die, baita bazkarira batzeko ere. Bazkarirako tiketak online eskatu daitezte esteka honetan.
Maiatzaren 16an, Otxandion egingo den Udalerri Euskaldunen Eguneko egitaraua:
10:00. Txistulariak kalerik kale.
10:30. UEMAren batzar nagusia, Mainondon.
11:30. Haurrentzako herri kirolam, plazan.
13:00. Ekitaldia, plazan.
13:45. Udal bandarekin kalejira.
15:00. Bazkari herrikoia.
Ostean, Kalaka egurrezko jolasak, haurrentzako tailerrak eta jokoak.
18:00. Kalejira Basogaira, dultzainekin batera.
18:30. Zazpi harrien inaugurazio ekitaldia, Basogainen.
19:15. Kalejira, Basogaitik plazara.
20:00. Errigorako produktuen dastaketa, plazan.
22:00. Lorratz erromeria, plazan.