Basatxori Kantarien Txapelketa egingo dute Mutrikun
Basatxorien gaitasunak erakutsiko dituen txapelketa maiatzaren 17an izango da Mutrikuko Galdonamendi auzoan.
Euskadiko Ehiza Federakuntzak, Gipuzkoako Ehiza Federakintzak eta Txori-Etxe Elakarteak antolatuta, Euskadiko Basatxori Kantarien Txapelketa ospatuko dute. Galdonamendi auzoan, 09:00etan batuko dira basatxori kantarien zale eta jabeak. Parte hartzaileek euren karnaba, karnaba mixtoak eta txoka mixtoak ekarriko dituzte txapelketara, eta bertan lehiatuko dute euren kantu gaitasunak kontuan hartuta.
Lehian parte hartuko dutenek federazioko ehiza lizentzia eta hegaztiaren agiria aurkeztu beharko dituzte. Gainera, hegaztian anilatuta egon beharko du, eta probintziako txapelketan prezintatutako kaiola eraman beharko dute. 08:30etan etiketen banaketa eta txanden zozketa egingo dute.