Plazabarripearen berrantolaketa izango dute mintzagai Markina-Xemeingo emakumeek
Maiatzaren 13an, 18:30ean, herriko emakumeek proiektuari buruzko iritziak mahaigaineratuko dituzte udaletxeko osoko aretoan.
Herriko helduen iritziak bilduta, udalak aurrera darrai Plazabarripearen berrantolaketa pentsatzeko parte-hartze prozesuarekin. Markina-Xemeingo emakumeen beharrak batu nahi ditu udalak maiatzaren 13ko bileran, eta horretarako, 18:30etan batzeko deia zabaldu die udalak. “Herritarren atean adostutako espazio bat sortzeko” bide honetan, udalak hainbat pertsona-talderekin batuko dela adierazi du; hurrengo bileran batuko diren zaintza lanetan ari diren emakumeak, umeak, helduak, herriko kirolariak eta Plazabarripea ekintzak burutzeko erabiltzen dituzten herriko eragileak eta gazte asanblada, tarteko.