Lorpen handiko asteburua izan du Aurrera Kirol Elkarteak
Kadeteen mailako jokalariak lehenengo mailatik Lehentasun mailara igo dira. Gazteen taldeak, berriz, Lehentasun Maila gaindiduta, Ohorezko Mailan lortu du lekua.
Pozarren ospatu dute garaipena eta igoera.Aurrera Kirol Elkartea Lorpen handiko astea izan da Aurrera Kirol Elkartearentzat. Ondarroako futbol taldeko gazteen kategoriako jokalariak euren multzoko lehenak izan dira, jokatutako partidetan 69 puntu lortuta. Hala, Lehentasun mailatik Ohorezko Mailara igotzea lortu du taldeak. Domekan [maiatzak 17] partida erabakigarria dute ondarrutarrek, izan ere, Erandio Klub Kirol Elkartearen aurka jokatuko baitute La Siebe zelaian, kategoriako talderik onena zein den erabakizeko. Kadeteak bigarren geratu dira 68 punturekin, eta albiste oso ona izan da klubarentzat berriro ere Lehentasun Mailan zuten lekua berreskuratzea.
Hala, datorren asteko domekan [maiatzak 24] jokatuko den nagusien partidan, klubak omenaldia egingo die bi taldeei Zaldupeko zelaian.