Mutrikutik Bermeora, arraunean nagusi direla erakutsi dute etxeko taldeek
Bizkaiko Trainerilla Txapelketan Ondarroa eta Isuntzako neskek lortu dute bandera. Mutrikuko neskak ere, Gipuzkoako Trainerilla Txapelketan nagusi izan dira. Euskadiko Trainerillen Txapelketa domekan [maiatzak 17] jokatuko da Ondarroan.
Isuntzako neskek kadeteen kategoriako bandera lortu dute.Bermeo Arraun Argazkiak Bizkaiko Trainerilla Txapelketak estropada erabakigarri bezain hunkigarriak eskaini ditu joan den asteburuan. Ondarroako uretan jokatu dituzte arraun taldeek txapelketako jardunaldi garrantzitsuenak, eta emaitza handiak lortuta egin dute etxerako bidea. Zapatuko [maiatzak 9] norgehiagokoek Isuntza, Ondarroa, Mundaka, Elantxobe, Bermeo eraman dituzte domekako [maiatzak 10] txapelketan Arrigorri eta Saturraran hondartzen aurrean lehiatzera.
Zapatuko sailkapena erabakita, Ondarroa eta Isuntza emakumezkoen absolutuan lehiatu ziren. Lea-Artibaiko arraun taldeei Kaiku aurreratu zitzaien lehen ziabogan, 4 minututan egin zuen luzea Sestaoko taldeak, ondarrutarrak lau segundura utziz. Bigarren ziaboga erabakigarria izan zen taldeen arteko aldeak nabarmentzeko, eta Ondarroa eta Isuntza hamabi segunduk banatzen zituen ordurako. Hirugarren ziabogarako lasterketak ez zuen posturik aldatu, eta horrela mantendu ziren helmugarako azken luzean ere. Hala, Kaikuren atzetik, Ondarroako neskek bigarren postua lortu zuten absolutu mailan [16.08,41]. Deustu atzetik bazuen ere, Isuntzak hirugarren postua mantentzea lortu eta hirugarren gurutzatu zuen helmuga, Ondarroaren trainerillak baino 26 segundu gehiagorekin. Isuntzak hirugarren postua bereganatu zuen, Deusturekin norgehiagoka aritu eta sei segundo gutxiago behar izan zituzten.

Ondarroako neskak sari banaketan.Bermeo Arraun Argazkiak

Isuntzako neskak sari banaketan.Bermeo Arraun Argazkiak
Absolutu mailan jarraituz, Bermeoko, Ondarroako eta Isuntzako gizonezkoak lehiatu ziren. Egunak eman zuen lehiarik hendienetako bat eskaini zuten Bermeotarrek Zierbenaren aurka. Etengabeko parekotasun bat apurtu ezinik jardun zuten lasterketa guztian zehar: Zierbenak 3 minutu eta 27 segundotan bereganatu zuen lehen ziaboga. Bermeotarrek segundu bat gehiago baino ez zuten behar izan, hala ere, bigarren ziabogan, eurek izan ziren aurreratu eta segundu bateko aldea atera zutenak. Hirugarren ziabogara bidean, Zierbena berriro ere aurreratu zen, eta hirugarren ziaboga menderatu zuen segundu bateko aldearekin. Itogarria izan zen azken luzea, eta azkenean, hiru segunduko aldearekin, Zierbenak lortu zuen bermeotarrek hainbeste borrokatu zuen lehen postua [13.48,85].

Bermeo ikusgarri aritu zen asteburuan.

Ondarrutarrentzat berezia izan zen etxean jokatutako jardunaldia.Bermeo Arraun Argazkiak
Gazteen mailako Ondarroako neskek herriko uretan lortu zuten garaipena. 3 minutu eta 50 segundotan eurenganatu zuten lehen ziaboga, Mundaka, Isuntza, Deustu eta Elantxobe atzean utziz. Lehen postuak ondarrutarrentzat ziurtatuta zirudien, eta gora-behera askorik gabe irabazi zuten estropada [16.29,50]. Mundakak eta Isuntzak ere lehia handirik gabe eskuratu zituzten bigarren eta hirugarren postuak. Elantxobe izan zen ezusteko handiena eman zuena. Lehenengo eta bigarren ziabogetan atzean geratzen zebiltzala ematen bazuen ere, hirugarren ziabogan Duestuko trainerilla harrapatue ta parean jartzea lortu zuten. Hala ere, helmugarako bidea gogorra izan zen Elantxobeko taldearentzat, eta Deustuk baino bi segundu gehiago behar izan zituzten azken luzean. Mutil gazteen kasuan, ondarrutarrek hirugarren postua lortu zuten etxean jokatutako lasterketan, alde txikiarekin izan bazen ere, Itsasoko Ama eta Zierbenaren atzetik geratu ziren. Hala ere, alde nabarmenarekin gainditu zituzten Portugalete eta Deusto.

Gazteen kategoriako ondarrutarrek herrian lortu zuten bandera.Bermeo Arraun Argazkiak

Ikuskizuna eskeini zuen Elantxobeko trainerilak.Bermeo Arraun Argazkiak
Isuntzako neskek lortu zuten asteburuko garaipenik handiena, izan ere, kadeteen mailako arraunlariak lehen postua lortuta itzuli ziren Lekeitiora [07.55,47]. Mundakarrak oso hurbiletik izan zituzten segika, eta segundu bat baino gutxiagoko aldearekin, bigarren postua lortu zuten. Busturialdeak izan zuen beste ordezkari bat; ko neskak ere lehairen parte izan ziren domekan, Itsasoko Ama eta Kaikuren atzetik geratu ziren, hiru segunduko aldearekin.

Bigarren postua eskuratuta, saria jaso zuten mundakarrek.Bermeo Arraun Argazkiak

Lekeitioko kadeteek egun handia izan zuten.Bermeo Arraun Argazkiak
Isuntza eta Mundakak ordezkatu zituzten Lea-Artibai eta Busturialdea gizonezkoen kadeteen mailan. Isuntzak aukera handiak erakutsi zituen Deusto gainditu eta lehen postua lortzeko, hala ere, segundu bat baino gutxiagoko aldea atera zieten bilbotarrek [07.06,21], eta talde biek ikusgarria izan zen lehia eskaini zuten Ondarroan. Mundakak hirugarren postua lortu zuen, Kaiku eta Itsasoko Ama taldeetako kadeteak garaituz.

Mundakako eta Isuntzako kadeteak, lehian.Bermeo Arraun Argazkiak
Gipuzkoan ere, nagusi. Domekan [maiatzak 10] izan zuen Mutrikuko arraun taldeak lehiarako hitzordua. Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa lehiatu dute mutrikuarrek, eta argi erakutsi dute herriko uretan nagusi direla. Bigarren erreila zuten eurena, eta haizea alde zein kontra izanda ere, gustora ikusi ziren mutrikuarrak. Hala, Mutriku A taldeak, Tolosa, Zumaia eta San Juan atzean utzita, Trainerilletako Liga Erregularean eta baita Probintzialean ere, bandera lortu dute.

Gipuzkoan nagusi direla erakutsi dute mutrikuarrek.Mutriku Arraun Taldea
Datorren asteburuan, Euskadiko Trainerilla Txapelketa hartuko du Ondarroak domekan [maiatazak 17]. Bertan jarraituko dute arraun taldeek lorpenak lortzen eta eskualdeotako herriak ordezkatzen.