Nazioarteko XCO Txapelketa hartu du Ispasterrek
Nazioarteko txirridulariak batzen ditu XCO Green Seriesek, eta 600 txirrindulari batu ditu asteburuan.
ScreenshotXCO Green Series Eskualdeko mendiko bizikleta eta ibilbide gorabeheratsuen zaleek bi jardunaldi berezi izan zituzten joan den asteburuan. XCO Green Series Txapelketa ospatzen ari dira martxoa eta ekaina bitartean, eta oraingoan, Ispaster izan da lasterketako parte-hartzaileen topagune. UCI C2 kategoriako nazioarteko txirridulariak batzen ditu XCO Green Seriesek, hala, txapelketak maila altuari eustearen aldeko apustua egiten du, mendiko lasterketetan erreferentziazko txapelketa izanik.
Zortzigarren aldiz antolatu dute txapelketa, eta hirugarrenez izan dute Ispaster eszenatoki. Ipargorri Kirol Elkarteak, Ispasterko Udalarekin batera, zirkuitua antolatzeko ardura hartu du bere gain, hala, segurtasun neurri handiko eta maila altuko ibilbide bat izan dute txirrindulariek. Joan den zapatuan [maiatzak 9] eta domekan [maiatzak 10] hartu zituzten Ipaster inguruko lurrak, eta guztira, 600 txirrindularitik gora batu ziren bertan. Lehen egunean, haurrak, benjaminak, kimuak eta infantilen txanda izan zen, eta lau kategoria hauen artean, 300 gazte ingururen txanda izan zen. Domekan eskaini zuten nagusiek ikuskizuna, eta beste 300 txirrindulari izan ziren master, kadete, junior, elite eta sub-23 kategoriatan banatuta lehiatu zutenak.
Ispasterko lasterketa amaituta, Green Seriesen baditu hurrengo datak zehaztuta: Maiatzaren 24an Barakaldon antolatu dute lasterketa; Arrigorriagako Ollargan auzoan egongo dira ekainaren 7an, eta Lezaman izango da txapelketak esakiniko duen azken jardunaldia, ekainaren 21ean.